Administrazio orokorreko teknikari plaza bat betetzeko deialdiaren oinarriak
Udal honetako funtzionarioen plantilan hutsik dagoen administrazio
orokorreko teknikari plaza bat betetzeko frogak arautuko dituzten oinarri bereziak.
Administrazio Orokorreko Teknikari plaza bat betetzeko Oposizio
-Lehiaketa libreko frogak arautuko dituzten oinarriak, 2006ko abenduaren 19ko 156/06 zenbakidun Alkatetzaren Dekretuz onartuak.
Lehena.- Deialdiaren xedea
Bigarrena.- Plazaren ezaugarriak.
Hirugarrena.- Izengaien baldintzak.
Laugarrena.- Instantzien aurkezpena.
Bosgarrena.- Izangaien onarpena.
Seigarrena.- Epaimahai Kalifikatzailea.
Zazpigarrena.- Oposizio atala.
Zortzigarrena.- Lehiaketa.
Bederatzigarrena.- Ariketen kalifikazio eta lehiaketa gainditu
dutenen zerrenda.
Hamargarrena.- Agiriak aurkeztea.
Hamaikagarrena.- Praktiketako funtzionario izendatzea.
Hamabigarrena.- Praktika aldia.
Hamahirugarrena.- Karrerako funtzionario izendatzea.
Hamalaugarrena.- Gorabeherak.
Hamabostgarrena.- Gora jotzeak.
I. eranskina
II. eranskina
Lehena.- Deialdiaren xedea
Deialdiaren helburua hau da: Oposizio-Lehiaketa bidez Udal honetako funtzionarioen plantilan hutsik dagoen administrazio orokorreko teknikari plaza bat betetzea. Plaza hori, Administrazio
orokorreko eskalan, azpi-eskala teknikoan, goi mailako teknikarien
klasean , A sailkapen taldean kokatua dago.
Oposizioaldiko ariketa guztiak gainditzen dituzten, baina, plaza
kopuruagatik, izendatu gabe geratzen diren izengaiek lan-poltsa
osatuko dute, lortutako puntuazio-ordenaren arabera. Lan-poltsa
hori aldi baterako premiak betetzeko erabiliko da.
Gora
Bigarrena.- Plazaren ezaugarriak.
Izena: Azpi-eskala Teknikoko Administrazio Orokorreko Teknikaria
Sailkapen taldea: A.
Lanpostu-mailako Osagarria: 30.
Berariazko Osagarria: 2.290,68 urtean.
Hizkuntza-eskakizuna: 4.
Derrigortasun data: 2004/04/02.
Lanaldi-erregimena: lanaldi jarraia.
Lekua: Udaletxea.
Egitekoak:
- Administrazio Orokorreko Teknikariei dagozkienak, hain zuzen
ere diruzaintza arloan; goi-mailako administrazio izaerako kudeaketa,
azterlan eta proposamen lanak egitea, Alkatetzak eta/edo Idazkaritzak,
hala balegokio, agindutakoaz gain.
- Hasieran beteko duen lanpostuaren oinarrizko egitekoak, inolako
izaera mugatzailerik gabe, honakoak dira, besteak beste:
- Aramaioko Udaleko kontuhartzailetza eta diruzaintza arloari
dagozkionak.
- Errolda fiskalen kudeaketa. Zerga eta tasen kudeaketa eta
kobrantza. Erreklamazioen kudeaketa.
- Uraren errolda. Argiaren errolda (Aramaioko Argindar Bana -
tzailea, SAren bitartez).
- Idazkari-Kontuhartzailearekin lankidetzan jardun udal ordenantzen
eta araubideen prestakuntzan.
- Gainbalioen espedienteen izapideak kontrolatu eta sustatu, eta
bere kasuan gainbalioen espedienteen jarraipena eta artxiboa eraman.
- Eskatzen zaizkion dossierrrak, hainbat agiri, ziurtagiri, etab.
egitea.
- Idazkariak edo ordezkatzen duen funtzionarioak eskatzen dizkion lanak egitea, dagokion eginkizunen eskuordetza betez.
- Bere lanbide eta lanpostuaren bere-bereak izanik, eskatzen zaion beste edozein lan.
Gora
Hirugarrena.- Izengaien baldintzak
Onartua izateko eta, hala balegokio, hautapen prozeduran parte
hartzeko beharrezkoa izango da baldintza hauek betetzea:
a) Europar Batasuneko kide diren estatuetako baten herritartasuna
izatea edo Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko ituenei jarraiki langileen zirkulazio
askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea.
Era berean, Europar Batasuneko partaide diren beste Estatuetako
nazionalen ezkontideak aukeztu ahal izango dira, beti ere eskubidez
berezita ez badaude, eta baita haien ondorengoak eta haien ezkontideenak ere, beti ere eskubidez berezita ez badaude, hogeita bat (21) urtetik beherakoak izan edo adin hori gaindituta izan eta horien kargura bizi badira.
b) 18 urte beteta edukitzea eta erretiratzeko adina gainditu gabe
izatea.
c) Eskabideak aurkezteko epea amaitu aurretik Zuzenbidean,
Zientzia Politiko, Ekonomiko edo Enpresaritzakoan, Merkataritza
Intendente edo Aktuario titulua izatea edo lortzeko eskubideak
ordainduak izatea.
d) Plaza honetarako eskaturiko 4 hizkuntza eskakizuna izatearen
egiaztapena. Baldintza hau agiri bidez egiaztatu ahal izango da, edo
oposaketa fasean horretarako egingo diren frogak gaindituz.
e) Bere lanean jardutea oztopatuko lioken gaixotasunik eta akats
fisiko edo psikikorik ez izatea
f) Herri Administrazioko erakunde, entitate edo zentroren baten
izandako zigor-espediente baten ondorioaz zerbitzutik kanpora ez
botatakoa izatea; funtzio publikoan jarduteko gaitasun gabetzarik ez
izatea.
g) Ezgaitasun kasutan sarturik ez egotea eta abenduaren 26ko
53/1984 eta apirilaren 30eko ED 598/85 legeak bateraezinezkotzat
deklaraturiko jardueretan ez aritzea, ez egunean, ezta izendapenaren
ondoren praktiketan nahiz, kasua balitz jabetzan.
d) eta g) ataletan zehazten diren baldintza guztiak, eskabideak
aurkezteko epea amaitzen denerako bete beharko dira, eta Udal
honetako karrerako funtzionario lanpostuaz jabetu bitartean ere bai.
Gora
Laugarrena.- Instantzien aurkezpena.
Lehiaketa norgehiagokan parte hartzeko eskatuz beteko diren
instantziak Aramaioko Udaleko Erregistro Orokorrean emango diren,
eta III Eranskin gisa oinarri hauei atxikitzen zien eredu ofizial eta
normalizatura lotuko dira.
Deialdian onartua izateko instantziak Aramaioko Alkate-
Lehendakariari zuzenduko zaizkio, eta instantzia horiek onartuak
izateko ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:
a) Deialdiaren hirugarren oinarrian eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela azaldu beharko dute izangaiek. Baldintzok betetzeko epemuga instantzien aurkezpenarena izango da, d) eta g) ataletan adierazitakoa izan ezik.
b) Gainera, instantziari honako agiri hauek erantsiko zaizkio:
- NANren fotokopia.
- Deialdian parte hartzeko eskaturiko tituluaren fotokopia.
- 4 hizkuntza eskakizuna betetzen duela egiaztatzen duen agiriaren fotokopia, eskabideak aurkezteko datan frogatu baldin badu.
- Lehiaketa fasean balioztatzeko instantzian alegaturiko merituen
egiaztagiriaren fotokopia.
Esperientzia gisa merituak alegaturiko kasuan, hauek ziurtagirien
bidez behar bezala egiaztatuak beharko dute izan, eta garaturiko
lanak, kontratu edo izendapen-mota, honen iraupena eta eginiko
lanaldia, eta Gizarte Segurantzak luzaturiko laneko denbora aurkeztu
beharko dira.
Ez dira meritu gisa balioztatuko Epaimahaiaren arabera behar
bezala egiaztatzen ez diren merituak.
c) Instantziak Aramaioko Udaleko Bulego Orokorretan, Bizente
Goikoetxea plaza 1, 01160 Aramaio (Araba), aurkeztuko dira behar
bezala beteta, 20 lanegunen epe-barruan deialdiaren iragarpena
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik
kontatzen hasita.
Eskaerak Herri Administrazioetako Araubide Juridikoaren eta
Administrazio Prozedura Arrunta arautzen dituen 30/1992 Legean
(azaroaren 26koa) 38.4 artikuluan zehazten diren Herri Admi -
nistrazioetako erregistroetan eta dagokion Elkargo Profesionalaren
idazkaritzan ere aukeztu ahal izango dira. Aramaioko Udaleko Alkate-
Lehendakariari zuzenduko zaizkio eta dagokion funtzionarioak data
eta zigilua jarri behar die eskaerak aurkezteko epearen barruan.
Izangaiek hautaketa prozesuan emandako datu pertsonalek fitxategi
automatizatua osatuko dute. Fitxategi honek hautaketa prozesua
kudeatzea izango du helburu. Datuen jasotzailea Aramaioko Udala
izango da. Datuen aurka egiteko, datuetara iristeko eta datu horiek
zuzentzeko Aramaioko Udalera jo ahal izango da (Bizente Goikoetxea
plaza 1, 01160 Aramaio). Izengaiek adostasuna erakutsi beharko dute
eskabidean emandako datuen tratamendurako. Tratamendu honek,
hautaketa prozesua kudeatu ahal izateko, izangaien izen abizenak, NAN zenbakia eta parte hatzen duteneko txanda (librea, barne sustapena edo elbarriak) argitaratzea ekarriko du. Adostasuna ez ematearen ondorioa, hautaketa prozesutik kanpo geratzea izango da.
Era berean, azterketa egiteko moldaketa bereziak eskatzen
dituzten izangaiek, moldaketa horiei dagozkien datuen tratamendurako
adostasuna agertu beharko dute.
Gora
Bosgarrena.- Izangaien onarpena.
Eskaerak aurkezteko epea amaitutakoan, Alkate-Lehendakariak
onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onartuko
du eta Arabako ALDIZKARI OFIZIALean, Aramaioko udaletxeko
iragarki taulan eta Aramaioko Udalaren webgunean argitaratuko da
(www.aramaio.org)
Berebat, aipatu ebazpen horretan Epaimahai Kalifikatzaileko titularrak
eta ordezkariak izendatuko dira.
Aipatu zerrenda horretatik kanpo geratzen diren izengaiek 10
laneguneko epea izango dute Arabako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita, kanporatzea eragin duten akatsak edota hutsegiteak konpontzeko.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin behineko zerrenda
behin betikotzat hartuko da automatikoki. Erreklamaziorik aurkezten
bada, onartu edo atzera botako da, hala badagokio, aurrekoaren era
berean argitara emango den behin betiko zerrenda onartzen deneko
ebazpen berri batean.
Jarraian, oposaketa fasearen lehenengo ariketaren data
erabakiko da, hau Arabako ALDIZKARI OFIZIALean, udaletxeko
iragarki taulan eta Aramaioko Udalaren webgunean argitaratuko da.
(www.aramaio.org).
Epaimahai Kalifikatzailearen komunikazio eta jakinarazpen guztiak
Aramaioko udaletxeko iragarki taulan eta Aramaioko Udalaren
webgunean argitara emanez egingo dira (www.aramaio.org).
Gora
Seigarrena.- Epaimahai Kalifikatzailea.
Azterketako probak kalifikatuko dituen Epaimahaia kide titularrek
eta ordezkoek osatuko dute. Hauen guztien izendapena Arabako
ALDIZKARI OFIZIALean, udaletxeko iragarki taulan eta Aramaioko
Udalaren webgunean egingo da. Ondorengo hauek osatuko dute
Epaimahaia:
Epaimahai-buru:
- Udalbatzarena edo honen aginduz zeregin hori hartuko duena
Mahaikide:
- Zuiako Koadrilako gerente letratua edo honek eskuordetutako
pertsona
- Arabako Foru Aldundiko teknikari bat
- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen ordezkari bat (HAEEIVAP).
- Udalbatzaren Idazkaria edo honek eskuordetutako pertsona,
mahaikide izateaz gain idazkari lanetan arituko dena
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (HAEE-IVAP) beste
ordezkari bat ere izendatuko da, euskarako probak egiteko
Alderdi politiko bakoitzeko kide batek ere parte hartu ahal izango
du hautaketa prozesua ikuskatzeko.
Hautespen-sistema osatuko duten probak eta/edo merezimenduak
burutzea eta baliostea epaimahaiari dagokio. Epaimahaiak
bere lanean aritzeko askatasun osoa izango du, jardunbidearen objetibotasunaren erantzule izango da, eta deialdiaren oinarriak betetzen direla ziurtatuko du.
Epaimahaia ezingo da osatu haren kideen erdia baino gehiago
agertu ezean eta, nolanahi ere, hain izan beharko dute Epai -
mahaiburuak eta Idazkariak. Erabakiak botoen gehiengoaren arabera
hartuko dira eta, berdinketa gertatuko balitz, Epaimahaiburu lanetan
ari denaren botoa izango da erabakigarria.
Epaimahaikideek ezingo dute parte hartu, eta hala adierazi
beharko diote Alkate-Lehendakariari, eta izangaiek ere atzera bota ahal izango dituzte, indarrean den Herri Administrazioen Araubide
Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 28
eta 29 artikuluetan aurreikusitako egoeretakoren bat gertatzen denean.
Epaimahaiak beren lanetarako aholkuari adituak elkarri ahal
izango ditu, hautapen-sisteman osatzen duten proba guztietarako
edo batzuetarako. Euren espezialitateetako aholkularitza eta lankidetza teknikoa eman baino ez dute egingo aholkulari horiek.
Epaimahaiak, deialdiaren oinarrietan aurreikusten ez diren atalei
dagokienez, hautespen-sistema burutzeko beharrezko joko dituen
neurriak hartu, eta oinarri horiek ulertu eta ezartzerakoan sortzen
diren arazo guztiak erabaki ahal izango ditu.
Gora
Zazpigarrena.- Oposizio atala.
Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra egingo zaie izengaiei, behar
bezala justifikatu eta Epaimahaiak askatasun osoz aztertutako ezinbesteko arrazoi larriak izan ezik.
Epaimahaiak frogak egiteko era oinarri hauetan bertan aurreikusi
ez den beste ordena batean eratu ahal izango ditu, baita zenbait
froga egun berean egitea ere. Kasu horretan, aurrekoa gainditu
dutenen froga bakoitza ebaluatuko luke bakarrik.
- Lehenengo ariketa: derrigorrezkoa eta baztertzailea.
Deialdiari dagokion eta erantsita doan gaitegian oinarritutako
erantzun askoko test erako galdetegia erantzun beharko da idatziz,
erantzun horietako bakarra izango delarik zuzena( I eta II eranskinak)
Epaimahaiak zehaztuko du galdera kopurua, zuzen zein oker
erantzundako galderen balioa, gaizki erantzundakoengatiko zigorra,
probaren iraupena, etab.
Ariketa hau 20 puntu baloratuko da gehienez, eta kanporatua
izango da gutxienez 10 puntu lortzen ez dituena.
- Bigarren ariketa: derrigorrezkoa eta baztertzailea.
II eranskinean espezifikaturiko gai zerrendako eduki osoa eta
lanpostuaren funtzioekin erlazionaturikoak izango dira aztergai.
Epaimahaiak proposatuko ditu gaiak eta ariketak 2 zati izango ditu:
batetik, gai bat edo batzuk lantzea eta bigarrengo ariketa berriz,
suposamendu praktiko bat edo batzuk ebaztea.
Suposamendu praktiko bat edo batzuk egiterakoan izangaiek
eurek eramaten dituzten legezko testuen erabilera egin ahal izango dute.
Ariketa hori baloratzeko honakoak hartuko dira kontuan, besteak
beste: Prestakuntza orokorra, ideien argitasuna eta ordena, izengaiaren ekarpena eta idazkeraren egokitasuna.
Ariketa hau 20 puntu balioztatuko da gehienez. Ariketa hau gainditzeko
10 puntu lortu beharko dira gutxienez.
- Hirugarren ariketa: Derrigorrezkoa eta baztertzailea. 4 hizkuntza eskakizuna egiaztatzeko ariketa idatzia eta ahozkoa.
Kalifikazioa Gai edo Ez Gai izango da.
Izengaiek Euskarazko 4 hizkuntza eskakizuna gainditzen dutela
egiaztatzeko frogak egingo dira, eta ariketa horien edukia eta forma
HAEE/IVAP ek zehaztuko ditu.
Ez dute ariketa hori egin beharko hizkuntza eskakizun hori
apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren 32 artikuluak (Euskal Herriko
Agintaritzaren Aldizkaria 72 zk. Apirilaren 17koa), aurreikusitako eraren
batean gainditu dutela egiaztatzen duten izengaiek.
Nolanahi ere, apirilaren 15eko 86/1997ko Dekretuak, Euskal
Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioetan euskararen erabilera
normalizatzeko prozesua arautzen duenak, bere 43.2 artikuluan
jasotzen duenari jarraituz, hainbat froga egingo dira 3 hizkuntza eskakizuna egiaztatzeko; izan ere, gerta daiteke, oposizioaldiko ariketak
bukatutakoan, maila hori aplikatu behar izatea lanpostua betetzeko.
Ondorioz, lehiakide batek ere, 4 hizkuntza eskakizuna egiaztatzen
ez badu, lanpostu horri 3 hizkuntza eskakizuna ezarriko zaio, baina
deialdi honetako lanpostua betetzeko baino ez da izango.
- Laugarren ariketa: derrigorrezko eta baztertzailea:
Plazaren profilari egokitzeko froga izango dira. Hainbat ariketa egin
beharko dituzte izangaiek, lanpostuaren giza berezitasunetara,
eskakizun teknikoetara eta betebeharreko eginkizunetara zer eta nola
egokitzen diren neurtzeko, proba psiko-teknikoak, edo elkarrizketak
edo biak egin behar izango dituzte izengaiek.
Ariketa hau derrigorrezkoa eta baztertzailea izango da eta
gehienez 10 punturekin kalifikatuko da eta gainditzeko gutxienez 5 lortu beharko dira.
Gora
Zortzigarrena.- Lehiaketa.
Eskabidean adierazitako merituen egiaztagiriak eta eskabideak
aurkezteko epean behar bezala egiaztaturikoak balioztatuko dira.
Ondoren azaltzen diren merituak hartuko dira kontuan, eta era
honetan balioztatuko dira:
a) Herri Administrazian Administrazio Orokorreko Teknikari gisa
eskainitako zerbitzuak edo antzeko eginkizunak dituen lanpostu
batean aritu izana; arlo horretan bitarteko funtzionari bezala aritu
izana edo aldi baterako lanak ere balioztatuko dira. Laneko hilabete
bakoitzeko 0,5 puntu balioztatuko dira, hilaren zatiak alde batera
utziz edo baztertuz, 6 puntu arte gehienez.
Eskabideak aurkezteko epearen amaiera-dataren aurreko aldiak
bakarrik kontabilizatuko dira.
Era berean ez dira balioztatuko behin behineko langile moduan
aritu izana (Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legeko 96.1 artikuluan
jasotako), ez eta bekak eta ikasketetako praktikak ere.
b) Deituriko lanpostuaren edukiarekin zuzenean zerikusia duten
trebakuntza edo hobekuntza ikastaroak, Unibertsitateek, trebakuntzako
ikastegi ofizialek, eta erakunde ofizlaek emandakoak, 4
puntu gehinenez:
- 20-50 ordu arteko ikastaro bakoitzeko: 0,25 puntu.
- 51-100 ordu arteko ikastaro bakoitzeko: 0,50 puntu.
- 101-200 ordu arteko ikastaro bakoitzeko: 0,75 puntu.
- 201-300 ordu arteko ikastaro bakoitzeko: Puntu 1,00.
- 300 ordutik gorako ikastaro bakoitzeko: 1,50 puntu.
Atal honetan ez dira balioztagai izango informatikarekin loturiko
trebakuntza edo hobekuntza ikastaroak.
Gora
Bederatzigarrena.- Ariketen kalifikazio eta lehiaketa gainditu
dutenen zerrenda.
Oposizioldia eta lehiaketa amaitu ondoren, epaimahaiak oposiziolehiaketa gainditu duten izangaien zerrenga emango du jakitera, ariketa bakoitzean izangaiek loturtako puntuak eta azken emaitza argitara emanez eta azken emaitzaren araberako hurrenkeran jarrita.
Oposizio-lehiaketa sailkapenaren hurrenkera oposizioaldian eta
lehiaketan lortutako puntuen baturak emango du. Oposaketa-lehiaketaren azken kalifikazioak zehaztuko du izangaien lehentasun-ordena.
Ados kasuren bat emanez gero, puntuazioen batura Oposaketa
fasean kalifikaziorik altuena lortu duenaren aldera erabakiko da.
Epaimahai Kalifikatzaileak Aramaioko udaletxeko iragarki taulan
eta web orrian (www.aramaio.org) argitaratuko ditu jardunbide hautatzailea gainditu duten izengaien zerrenda eta Alkatetzara helaraziko du puntu gehien lortzen duen izengaia praktiketako funtzionario izendatzeko proposamenarekin.
Oposizioaldiko ariketa guztiak gainditu eta deitutako lanpostu
kopurua gainditzen duten izangaiek lan-poltsa eratuko dute, lortutako
puntuen arabera.
Aiptutako zerrenda horretan, eta puntuazio ordenean, lan-poltsa
hori aldi baterako lan premiak betetzeko erabiliko da, beste oposaketa lehiaketa berri bat egin bitartean, lehenengo oinarrian ezarritakoaren
arabera.
Gora
Hamargarrena.- Agiriak aurkeztea
Hautatua izan den izangaiak 15 eguneko epea izango du,
hautespen prozesuaren emaitzak argitaratu ondoreneko egunetik
hasita, oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskatutako baldintza eta betebeharrak badituela frogatzeko, eta ondorengo dokumentuak aurkeztu beharko ditu Idazkaritzan:
a) Eskabidearekin batera aurkeztutako agirien jatorrizko aleak.
Aurkeztutako fotokopiekin erkatu ondoren, jatorrizkoak itzuli egingo
zaizkio izangaiari.
b) Kargu publikoak betetzeko ezgaitua ez dagoenaren edota
Herri Administrazioaren baten zerbitzutik diziplina-espedienteren
baten ondorioz baztertua ez egotearen zinpeko aitorpena.
Aurreko atalean jarritako epea amaiatu baino lehen, izangaiak
dagokion sendagile-azterketa egin beharko du, Aramaioko Udalak
adierazitako eran eta moduan, hirugarren oinarriko e) betebeharrarekin
betetzen duela egiaztatzeko.
Hautatauko izengaiak ez balu 15 eguneko epea bukatu baino
lehen, ezinbesteko kasua izan ezik, dokumentazioa aurkeztuko edo
aurkeztu dituen agiriak aztertu ondoren ikusiko balitz eskatutako
baldintza edo betebeharren bat ez duela betetzen, ezin izango da
praktikatako funtzionario izendatua izan eta izendatua izateko izan
ditzaken eskubideak galduko ditu. Horrelakoren bat gertatuko balitz,
baliogabetze horren ondorioz behin betiko sailkapen-zerrendan
hurrengo postuan datorrena jarriko da haren ordez, zerrendatzeordenari jarraituz, hutsik gelditutako plaza bete arte.
Gora
Hamaikagarrena.- Praktiketako funtzionario izendatzea.
Aipaturiko dokumentazioa aurkezteko epea igarotakoan, eta
berariazko baldintzak betetakoan, izangaia praktiketako funtzionario
gisa izendatuko da.
Izendapena interesatuari jakinaraziko zaio eta Aramaioko Udaren
webgunean (www.aramaio.org), udaletxeko iragarki taulan eta Arabako
ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.
Gora
Hamabigarrena.- Praktika aldia.
Aramaioko Udaleko Alkateak, Euskal Funtzio Publikoaren
uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 28 artikuluaren arabera, praktikatako funtzionario izendatuko du Epaimahaiak proposatutako izangaia, oinarri hauetan eskatutako betebeharrak agiri bidez egiaztatu eta gero.
Lanpostu honetarako praktikaldia hamabi hilabetekoa izango
da.
Epaimahaiak ebaluatuko ditu proposatutako izengaiaren gaitasun
eta ahalmenak. Praktika-epealdiaren hasieran, funtzionarioak bete beharreko helburuak zehaztuko dira. Helburu hauek egiaztatzeari begira jarriko dira:
a) Izengaiaren gaitasuna hurrengo arlo hauetan:
- Lanerako gaitasuna eta errendimendu profesionala
- Ardura eta efizientzia
- Ikasteko gogoa, prestutasuna eta ekimena
b) Izengaiaren gaitasuna hurrengo arlo hauetan:
- Lan taldean txertatzeko egokitasuna
- Barne eta kanpoko harremanen egokitasuna
Praktikatako funtzionarioren ebaluaketa egiteko prozedura.
Lanpostua hartu ondoren, praktikatako funtzionarioari bete behar
dituen helburuen berri emango zaio, praktikaldiaren hasieran.
Praktika epealdia amaitu ondoren, horretarako izendatutako
tutoreak praktikatako funtzionarioaren gaineko txosten bat bidaliko dio,
Epaimahaiari.
Txostena aurkakoa bada, haren berri emango zaio praktikatako
funtzionarioari, helburuak ez bete izanaren arrazoiak azaltzeko aukera
izan dezan, eta Epaimahaiaren bilera baino lehen egin beharko dira
azalpen horiek.
Jakinarazpenik ez badago, txostena bere aldekoa den seinale
izango da.
Epaimahaiak Alkateari helaraziko dio dagokion proposamena.
Gora
Hamahirugarrena.- Karrerako funtzionario izendatzea
Praktika epealdia amaitu ondoren, hautagaia karrerako fun -
tzionario izendatuko da.
Izendapena bi hilabeteko epean egingo da gehienez ere, eta
Arabako ALDIZKARI OFIZIALean eta Aramaioko Udalaren webgunean
argitaratuko da.
Izendapen hori Arabako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen
den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, izendatutako
pertsonak lanpostua jabetzen hartu beharko du. Hala egingo ez balu,
eta tartean ezinbesteko arrazoi larririk ez balego, eraginik gabe
geratuko dira egindako jarduera guztiak eta karrerako funtzionario
izateko izan ditzakeen eskubide guztiak galduko ditu.
Lanpostuaz jabetzeko eginbidean, ohiko atalez gain, Ad -
ministrazioaren zerbitzuan diharduten langileen bateraezintasunei
buruzko apirilaren 30eko 598/85 Errege Dekretuaren 13 artikuluan
eskatzen diren aitorpenak ere jaso beharko dira.
Arrazoirik gabe, ezarritako epean lanpostua jabetzan hartuko ez
duenak lanpostuari uko egin diola ulertuko da.
Gora
Hamalaugarrena.- Gorabeherak.
Epaimahaiak ahalmena du, hautaketa prozesua behar bezala
burutu dadin, Oinarrietan jaso gabeko guztiaz sor daitezkeen zalantza
eta gorabeherak erabakitzeko eta beharrezkoak diren erabakiak
hartzeko.
Gora
Hamabostgarrena.- Gora jotzeak.
Honako deialdi hau, honen Oinarriak eta hauetatik eta Epai -
mahaiaren jardueratik sortzen diren egintza administratibo guztiak
inpugnatu ahal izango dira, indarrean den Herri Administrazioen
Araubideari eta Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko
30/1992 Legean aurreikusiak dauden forma eta epeetan.
Gora
GAI OROKORRAK
1. gaia.- Konstituzio zuzenbidea. 1978ko Konstituzioa eta prin -
tzipioak. Botere banaketa eta parte-hartze politikoa.
2. gaia. Espainiako Estatua, estatu konposatua. Konstituzioaren
erreforma. Erreforma prozedurak zuzenbide konparatzailean.
3. gaia. Gobernua. Osaketa, izendapena eta uztea. Gober -
nuburua. Ministroak. Gobernuaren eginkizunak: arau emailea, politikoa
eta administratiboa.
4. gaia. Gorte Nagusiak. Kongresua. Senatua. Ganbaren arteko
harremana. Diputazio iraunkorrak. Gorteen eginkizunak: legegilea;
eginkizun hori betetzea, ekimena eta tramitatzea.
5. gaia. Botere judiziala. Epailetzaren independentzia eta
jarduketak. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia. Gainerako
organoak.
6. gaia. Autonomia erkidegoak: izaera. Autonomia estatutuak:
izaera eta edukia. Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua: Euskal
Autonomia Erkidegoaren izaera, edukia, eskumenak eta botereak.
7. gaia. Estatuaren eta autonomia erkidegoen eskumenak.
Estatuaren eskumenak. Autonomia erkidegoen eskumenak. Eskumen
esklusiboak, konpartituak, konkurrenteak, garapenezkoak eta bete -
tzekoak. Eskumenak eskualdatzea: eskualdaketa dekretuak.
8. gaia. Botere antolaketa Euskal Autonomia Erkidegoan. Eusko
Legebiltzarra. Lehendakaria. Eusko Jaurlaritza. Euskal Administrazio
Autonomoa.
9. gaia. Herri Kontuen Euskal Auzitegia. Arartekoa. Euskadiko
justiziako auzitegiak.
10. gaia. Arabako Foru Aldundia. Aurrekariak eta gaur egungo
konfigurazioa. Osaketa eta eskumenak. Diputatu nagusia. Foru diputatuak.
Eskumenak. Arabako Lurralde Historikoaren erakunde-antolaketari
buruzko 1983ko martxoaren 7ko Foru Araua.
11. gaia. Batzar Nagusiak: aurrekariak eta gaur egungo konfigurazioa.
Funtzionamendua eta eskumenak. Batzarkideak: hautaketa
eta eskumenak. Batzar Nagusietako lehendakaria. Arabako Batzar
Nagusien Jarduerarako Araudiari buruzko 1984ko abenduaren 20ko
Foru Araua.
12. gaia. 27/83 Legea, azaroaren 25ekoa, Autonomia Erkidego
Osoko Erakundeen eta Bertako Lurralde Historikoetako Foru
Erakundeen Arteko Harremanei buruzkoa. Aurrekariak, printzipioak,
egitura eta edukia.
13. gaia. Udalerria. kontzeptu eta osagaia. Udal barrutia. Udal
plantaren arazoa. Udal barrutien aldaketak. Oinarrizko legeria eta
autonomi erkidegoetako legeria. Udal biztanleak. Biztanle errolda.
Auzokideen estatutua. Atzerritarren eskubideak.
14. gaia. Konstituziokontrakotasuna deklaratzeko prozedurak.
Konstituziokontrakotasuneko errekurtsoa. Konstituzio kontrako -
tasuneko gaiak.
15. gaia. Konstituzioaren babes eskeko errekurtsoa. Erre -
kurtsoaren tramitazioa. Babes epaiak eta haien ondorioak.
16. gaia. Konstituzioaren autonomia erkidegoekiko gatazkak:
positiboak eta negatiboak. Autonomia erkidegoetako xedapen eta
ebazpenen aurka egitea. Tokiko autonomia defendatzeagatik sortutako
gatazkak.
17. gaia. Eurkararen arautzea Konstituzioan eta Autonomia
Estatutuan. 1982ko azaroaren 24ko 10/82 Legea, Euskararen
erabilpena arauzkotzeko oinarrizkoa.
18. gaia. Administrazio publikoen Ogasuna. Baliabideen bana keta.
Ekonomia Ituna.
Gora
BERARIAZKO GAIAK
A.- Administrazio prozedura
1. gaia.- Administrazio Zuzenbidearen iturriak. Araudia: Arauak
egiteko boterearen titularitatea. Araudiaren eremu materiala. Araudiak
lantzeko prozedura. Araudiaren eragingarritasuna. Legez kanpoko
araudien kontrola eta baliogabetzearen ondorioak.
2. gaia.- Administrazio egintza. Kontzeptua. Osagaiak. Motak.
Betekizunak: zioa eta forma.
3. gaia.- Administrazio egintzen eragingarritasuna. Aitormenezko
autotutoretzaren printzipioa. Baldintzak. Jakinerazpenak: edukia,
epea, egitea. Jakinerazpen akastuna. Argitalpena, beste administrazio
baten onarpena. Atzerapena eta eraginkortasunaren atzera
indarra.
4. gaia.- Administrazio egintza baliogabetzea. Erabateko deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Administrazio egintzaren kontserbazio printzipioa. Administrazioak berak eginiko egintza eta xedapenak berraztertzea. Deuseztasuna, jardunbidea, mugak. Kaltegarritzat aitortzea. Egintzak ezeztatzea. Akats materialak edo egintzakoak zuzentzea.
5. gaia.- Administrazio jardunbideei eta jardunbideak arautzeko
arauei buruzko xedapen orokorrak. Jardunbidean dauden interesdun
motak. Herritarren eskubideak.
6. gaia.- Jardunbidearen hasiera. Eskabide motak, eskabideak
zuzendu eta hobetzea. Eskabideak, idazkiak eta komunikazioak
aurkeztea. Administrazioko erregistroak. Zehaztapenak eta epeak.
Nola zenbatu, luzatu eta premiazko izapideak egitea. Antolamendua.
Instrukzioa. Interesdunek esku hartzea, frogak eta txostenak.
7. gaia.- Prozeduraren amaiera. Erabakitzeko derrigortasuna.
Berariazko erabakiaren edukia: kongruentzia eta hasierako egoera
ez larriagotzearen printzipioa. Berariazko erabakirik eza:
Administrazioaren isiltasuna. Hitzarmenezko amaiera. Atzera egitea
eta uko egitea. Iraungitzea.
8. gaia.- Administrazioaren derrigortze ahalmena. Autotutoretza
betearazlearen printzipioa. Administrazio egintzak nahitaez betearaztea.
Bitartekoak eta erabilera printzipioak. Administrazioaren
zuzeneko derrigortzeko ahalmena. Egitatezko bidea.
9. gaia.- Administrazioko errekurtsoak. Oinarri orokorrak.
Administrazioko errekurtsoa eragin dezaketen egintzak. Adminis -
trazioko errekurtsoak izapidetzeko arau orokorrak. Errekurtso motak.
Beste bide batzuetatik (zibiletik eta lan esparrutik) jo aurreko administrazioko erreklamazioak. Erreklamazio ekonomiko-administratiboak.
Administrazioko errekurtsoen ordezko jardunbideak.
Kontziliazioa, bitartekaritza eta arbitrajea.
10. gaia.- Administrazio Auzietarako jurisdikzioa. Izaera, hedadura
eta mugak. Jurisdikzioaren organoak eta eskumenak. Alderdiak.
Legitimazioa. Administrazioarekiko auzi errekurtsoaren xedea.
11. gaia.- Zigortzeko ahalmena. Kontzeptua eta esanahia.
Zigortzeko ahalmenaren printzipioak. Zigortzeko jardunbidea eta
bermeak. Administrazioak zigortzeko dituen neurriak.
12.- Administrazio publikoaren erantzukizuna. Ezaugarriak.
Erantzukizunaren kasuak. Ordaina merezi duten kalteak. Admi -
nistrazioaren egintza eta jardunbidea erantzukizun kontuetan.
Agintarien eta herri administrazioetako langileen ondare erantzukizuna.
13. gaia.- Ondare erantzukizun arloan herri administrazioetako
prozeduren erregelamendua onartzen duen martxoaren 26ko 429/1993
Errege Dekretuaren prozedura orokorra.
14. gaia.- Ondare erantzukizun arloan herri administrazioetako
prozeduren erregelamendua onartzen duen martxoaren 26ko 429/1993
Errege Dekretuaren prozedura laburtua.
15. gaia.- Zerbitzuak emateko administrazio jarduera. Ekonomi
ekimen publikoa eta zerbitzuak. Zerbitzu publikoa. Kontzeptua.
Eboluzioa eta krisia. Zerbitzu publikoak kudeatzeko moduak.
Zuzeneko kudeaketa. Zeharkako kudeaketa.
16. gaia.- Administrazio jardueraren bestelako formak. Poliziaren
jarduera: administrazio baimena. Segurtasun publikoaren polizia.
Sustapen jarduera: teknikak.
17. gaia.- Jabetza publikoak: tipologia. Jabari publikoa, kon -
tzeptua, izaera eta osagaiak. Atxikipena eta jabari aldaketak. Jabari
publikoaren eraentza juridikoa. Erabilera: erreserba eta ematea.
18. gaia.- Nahitaezko desjabetzea. Subjektuak, objektua eta
arrazoia. Jardunbide orokorra. Berme jurisdikzionalak. Desjabetzeak
lehengoratzea. Presako izapideak. Prozedura bereziak.
B.- Kontratazioa
1. gaia.- Administrazio publikoen kontratuak. Kontratu administratiboak
eta zuzenbide pribatukoak bereizteko irizpideak; egintza
bereizgarriak. Indarrean dagoen legeria. Aplikazio eremua.
Administrazio publikoen kontratu guztietan berdinak diren xedapenak.
Horrelakoak egiteko organo eskudunak.
2. gaia.- Administrazio publikoen kontratuen eraentza juridikoa:
Administrazio kontratu ohikoak, bereziak eta pribatuak. Kontratuen
ezaugarriak: obra kontratuak, zerbitzu publikoenak, hornidura eta aholkularitzakoak, laguntzakoak eta zerbitzukoak. Kontratatzen duen
administrazioa: Kontratuen Legearen barruko eta berorrez kanpoko
erakundeak; kontratazio organoa. Kontratugilea: ahalmena,
kaudimena, debekuak, sailkapena.
3. gaia.- Enpresen sailkapen eta erregistroa. Administrazioarekiko
kontratuetarako beharrezko bermeak.
4. gaia.- Kontratazioari buruzko jarduketak. Administrazio
klausulen eta baldintza teknikoen agiriak; Kontratuen perfektutasuna
eta formalizazioa.
5. gaia.- Administrazioaren eskubideak; kontratuen baliogabetasuna;
kontratazio espedienteak prestatzeko eta tramitatzeko administrazio
jarduketak.
6. gaia.- Kontratuak esleitzea. Esleipen prozedura eta formak.
Kontratuak gauzatu eta aldatzea.
7. gaia.- Prezioak berrikustea. Kontratuak amaitzea. Kontratuen
lagapena eta azpikontratazioa. Kontratuen Erregistro Publikoa.
8. gaia.- Obra kontratua. Xedapen orokorrak; gauzatzea eta
aldatzea, amaitzea; Administrazioak berak obrak gauzatzea.
9. gaia.- Zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratua. Xedapen
orokorrak; prestatzeko administrazio jarduketak; esleitzeko prozedurak
eta formak; gauzatzea eta aldatzea; ondorioak eta amaiera; azpikontratazioa.
10. gaia.- Hornidura kontratua. Xedapen orokorrak, esleitzeko
prozedurak eta formak; kontratatzeko arau bereziak; gauzatzea eta
aldatzea; amaitzea; ondasun higigarriak fabrikatzea.
11. gaia.- Aholkularitza eta laguntza kontratua. Xedapen oro -
korrak; prestatzeko administrazio jarduketak; esleitzeko prozedura
eta forma; gauzatzea eta aldatzea; betetzea eta amaitzea. Proiektuak
lantzeko kontratu motak.
12. gaia.- Obra publikoak emateko kontratua. Xedapen orokorrak.
Aurretiko administrazio jarduketak. Emakida hartzailearen eskubideak
eta betebeharrak. Finantzaketa.
C.- Toki administrazioa
1. gaia.- Toki Erregimena. Esangura eta eboluzio historikoa. Toki
administrazioa Konstituzioan. Toki autonomiaren Europar Gutuna.
Toki autonomiaren printzipioa; esangura, edukia eta mugak. Toki
erakundeen motak.
2. gaia.- Toki administrazio zuzenbidearen iturriak. Estatuaren
oinarrizko legeria eta autonomi erkidegoen araudia toki erregimenaren
inguruan. Sektore legeriak toki erregimenean duen eragina.
3. gaia.- Toki erakundeen arauak egiteko ahalmena: arautegiak
eta ordenantzak. Lantze prozedura. Arautegi organikoa. Bandoak.
4. gaia.- Udalerria: Kontzeptua eta osagaiak. Udal barrutia: Udal
plantaren arazoa. Udal barrutiak aldatzea. Oinarrizko legeria eta
autonomi erkidegoetako legeria. Udal biztanleak. Auzokideen parte
hartzea. Atzerritarren eskubideak.
5. gaia.- Udal antolakuntza. Organo beharrezkoak eta osagarriak.
Alkatea, alkateordea, osoko bilkura, gobernu batzordea eta informazio
batzordeak. Bestelako organoak. Talde politikoak. Auzokideen parte
hartzea udal kudeaketan. Kontzeju irekia. Bestelako eraentza bereziak.
6. gaia.- Alkatea. Eskumenak. Alkateordeak. Udala modu
deskontzentratuan kudeatzeko pertsona bakarreko bestelako
organoak: alkatearekiko harremanak. Alkatearen jardueraren eraentza
juridikoa, baliabideak eta erantzukizuna.
7. gaia.- Udalbatza: osaera eta eskumenak. Gobernu batzordea:
osaketa, izendapena eta eskumenak. Informazio batzordeak: motak,
osaketa, izendapena eta eskumenak.
8. gaia.- Toki korporazioen bilkura eta erabakien eraentza. Arauak.
Bilerak. Motak, betekizunak eta eratze eta egite prozedurak.
9. gaia.- Toki korporazioen erabakiak. Erabaki motak eta formak.
Bozketa sistema, eta gehiengoen konputua. Idazkari eta kontu har -
tzailearen txostenak. Erabakien aktak, ziurtapenak, komunikazioak,
jakinarazpenak eta argitalpenak. Dokumentuak erregistratzea.
10. gaia.- Tokiko hauteskunde sistema. Hautagaia izateko debekuaren
zioak eta bateraezintasunak. Zinegotziak eta alkatea hautatzea.
11. gaia.- Zentsura mozioa eta konfiantzazko mozioa udal
eremuan. Hauteskunde auzietako errekurtsoa. Toki korporazioen
hautatutako kideen estatutua.
12. gaia.- Udal eskumenak. Zehazteko sistema. Eskumen
propioak, elkarbanatuak eta eskuordetuak. Gutxienezko zerbitzuak.
Zerbitzu erreserba.
13. gaia.- Toki erakundeen jarduera formak. Jarduketa pribatuaren
tokiko administrazio esku-hartzea. Administrazio baimenak
eta eskuespenak. Motak. Toki eremua sustatzeko jarduera.
14. gaia.- Toki erakundeen ekonomi ekimen publikoa eta zerbitzu
erreserba. Zerbitzu publikoa toki erakundeetan. Kudeaketa erak.
Zerbitzuak ematea eta tokiko enpresa publikoa. Partzuergoa.
15. gaia.- Toki erakundeen ondasunak. Motak. Jabari publikoaren
ondasunak. Ondare ondasunak. Toki erakundeen eskubideak eta
ahalmenak euren ondasunei dagokienez. Herri ondasunak.
Inbentarioa.
D.- Finantza alorra
1. gaia.- Ekonomi Itunaren 13/1981 Legea. Zerga itunduak eta ez
itunduak.
2. gaia.- Arabako Aurrekontuen Araubide Ekonomikoari buruzko
abenduaren 18ko 53/1992 Foru Araua. Erakunde antolakuntza. Foru
Ogasuna: eskubide eta betebeharrak. Lurralde Historikoaren
aurrekontu orokorrak.
3. gaia.- 3. 6/2005 Foru Araua, otsailaren 28koa, Arabako Lurralde
Historikoaren Zergei buruzkoa. Oinarri orokorrak. Zerga arauak.
Zergak: motak, zerga egitatea. Subjektu pasiboa. Oinarria. Zerga
zorra.
4. gaia.- 39/1988 Legea, abenduaren 28koa, Toki Ogasunak
arautzen dituena. Apirilaren 20ko 500/90 Errege Dekretua.
5. gaia.- Arabako Lurralde Historikoaren Toki Ogasunak arautzen
dituen 41/1989 Foru Araua, uztailaren 19koa.
6. gaia.- Toki erakundeen aurrekontu orokorra. Aurrekontuaren
egitura. Landu, onartu, gauzatu eta likidatzea. Aurrekontua gauzatzeko
oinarria. Aurrekontua luzatzea.
7. gaia.- Kreditua aldatzea: kontzeptua, motak eta tramitazioa.
8. gaia.- Toki erakundeen kontabilitatea. Kontrol eta fiskalizazioa.
9. gaia.- Toki ogasunen baliabideak. Zerrendatzea. Udalerrien
baliabideak. Zuzenbide pribatuko sarrerak.
10. gaia.- Toki zergak: Printzipioak. Zergen inguruko arautegiak
egiteko toki erakundeen ahalmena: Zerga ordenantzak, xedeak, ezaugarriak, tramitazioa. Zergak ezarri eta antolatzeko egintzak aurkaratzeko eraentza.
11. gaia.- Udal zergak: Ondasun higiezinen gaineko zerga;
jarduera ekonomikoen gaineko zerga; trakzio mekaniko ibilgailuen
gaineko zerga; eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga; hiri
lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga.
12. gaia.- Tasak. Zerga bereziak. Prezio publikoak. Kreditu
eragiketak.
E.- Giza baliabideak
1. gaia.- Tokiko funtzio publikoa: Funtzionario motak. Lan itunpeko
eta aldi baterako langileak. Gaikuntza nazionaleko funtzionarioak:
kategoriak eta eskumenak. Hautaketa eta prestakuntza. Mende -
kotasun organikoa eta funtzionala. Eraentza juridikoaren ezaugarriak.
2. gaia.- Funtzio publikoaren egitura eta antolakuntza. Lanpos -
tuen zerrenda. Aurrekontuko langile zerrenda. Enplegu publikoaren
eskaintza.
3. gaia.- Funtzionarioen eskubide eta betebeharrak. Bitarteko
funtzionarioak, gaikuntza nazionaleko funtzionarioak. Toki erakundeen
lan itunpeko eta aldi baterako langileak. Bateraezintasun eraentza. Toki funtzionarioen administrazio erantzukizuna. Diziplina araubidea. Toki agintari eta funtzionarioen erantzukizun zibil eta zigor erantzukizuna.
4. gaia.- Administrazio publikoaren giza baliabideen antolakuntza.
Enplegu planak, giza baliabideak arrazionalizatzeko programak.
5. gaia.- Euskal administrazio publikoen funtzionarioak. Fun -
tzionarioa izateari ekin eta uztea.
6. gaia.- Funtzionario kidegoak. Administrazio karrera. Barne
sustapena. Mugikortasuna.
7. gaia.- Euskal administrazio publikoen funtzionarioen administrazio
egoerak.
8. gaia.- Euskal Administrazio Publikoan lanpostua betetzea.
Lege prozedura eta eraentza.
9. gaia.- Ekonomi eskubideak. Ordainsariak Administrazio
publikoan.
10. gaia.- Funtzionario publikoen bateraezintasunak.
11. gaia.- Langileen Estatutua eta arau osagarriak.
12. gaia.- Lan kontratuen motak. Aldi baterako lan kontratua.
13. gaia.- Lan kontratua aldatu, eten eta amaitzea.
14. gaia.- Langileen falta eta zigorrak.
15. gaia.- Laneko arau hausteak.
16. gaia.- Lanaldia. Lansaioa, egutegia. Aparteko orduak.
17. gaia.- Laneko arriskuen prebentzioari buruzko Legea.
Enpresaburuaren betebeharrak eta erantzukizuna, prebentzioari dagokionez.
18. gaia.- Toki korporazioen funtzionarioak. Eraentza juridikoaren
ezaugarriak. Askatasun politikoak eta sindikalak toki funtzio publikoan.
Toki korporazioen langile ez funtzionarioak. Motak eta eraentza
juridikoa.
19. gaia.- Negoziazio kolektiboa. Administrazio publikoaren
teknikak eta berezitasunak.
20. gaia.- Laneko hitzarmen kolektiboa. Kontzeptua eta izaera.
Hitzarmen kolektiboaren ondorioak. Betebehar eta arauzko edukia.
Gora