Epaimahaikideak izendatu eta lehen azterketaren data
Alkate jaunak 2007ko uztailaren 25ean 79/07 zenbakidun Alkate Dekretu bidez, hurrengoa ebatzi du:
Lehena. Aramaioko Udaleko funtzionario plantilan hutsik dagoen eta lehiaketa-oposizio bidez beteko den Administrazio Orokorreko Teknikari aukeraketarako epaimahaikideak izendatzea:
Epaimahaiburua:
Titularra: Asier Aguirre Mugarza
Ordezkoa: Martin Arriolabengoa Unzueta
Kideak:
HAEEko ordezkaria:
Titularra: Juan Luis Biain Santiago
Ordezkoa: Gorka Estevan Muguerza
Arabako Foru Aldundiko ordezkaria:
Titularra: María Perez de la Peña
Ordezkoa: Carlos Auzmendi Irastorza
Zuiako Koadrilako ordezkaria:
Titularra: Jon Ezkurdia Salazar
Ordezkoa: Susana Zubiaur Zorrilla
Euskarako frogak egiteko HAEEko ordezkaria:
Titularra: Susana Jauregialzo Arregi
Ordezkoa: Beatriz Irizar Elorza
Idazkaria:
Titularra: Nagore Artamendi Garmendia
Ordezkoa: Estitxu Lasa Iturrioz
Epaimahaikideak errefusatu ahal izango dira Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 28 eta 29 artikuluetan xedatutakoaren ildotik
Epaimahaikideek ezin izango dute parte hartu, baldin eta aipatutako 28 artikulu horretan adierazitako arrazoirik gertatzen bada.
Bigarrena. Lehen azterketarako tokia eta eguna zehaztea
Lekua: Vitoria-Gazteizko UNED egoitzan (Pedro de Asua kalea 2-01008 VITORIA-GASTEIZ)
Eguna: 2007ko urriaren 16a
Ordua: 09:30
www.unedvitoria.com
Izangaiei jakinarazten zaie azterketa tokian agertu beharko dutela aipatutako eguneko 09:00etan eta epaimahaiak nortasuna egiaztatzeko nahikoa jotzen duen agiriren bat (NANAa, pasaportea, gida-baimena?) ekarri beharko dutela.
Aramaion, 2007ko uztailaren 25ean. Asier Aguirre Mugarza.- Aramaioko alkate udal burua