castellano |  Web mapa  
 
 UDALA  Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Arabarri
Antolakuntza
Proiektuak
Arabarri
UEMA
Azpiegiturak
Argitalpenak
Hauteskundeak
Lan eskaintzak

Arabarri

Arabako Foru Aldundiaren eta elkartutako udalen menpean dagoen sozietate publiko bat gara, Arabako Kultura Ondare Eraikiaren ezagutza, kontserbazioa eta leheneratzea sustatzeko ardura duena.

Beste ekintza-bide batzuen artean, Arabarrik bere lankidetza eskaintzen du Arabako 25 herrigune historikoetan higiezinak erosi eta birgaitzeak berekin dakartzan urrats guztietan, erakundeen laguntzak eta dirulaguntzak eskuratzeko jestio guztien tramitazioa erraztuz.

Bere funtzionamendua dela medio, sozietatea Kultura Ondare Eraikiaren babesean osoko kudeaketa-tresna bat bezala definituz joan da, babes hitza bere zentzurik zabalenean hartuta. Horrela, ekimen pribatuaren sustatze jardueraz gainera, birgaikuntzarako dirulaguntzen bitartez, sozietateak herrigune historikoen leheneratzean eta balioztatzean eragina duten faktoreen multzoari heldu dio, eta aldi berean herriguneak bertan bizitzeko leku erakargarri bihurtzen dituzten baldintzak sortuz joan da.

Arabarri kontsultarako erreferentzia bat da Historia eta Arkitektura Ondarearekin zerikusirik duten gai guztietan: ondarea babesteko irizpideak lurraldearen plangintzaren barruan sartzeko orientabideak ematea; ondarea leheneratzeko ekimen desberdinak bideratzea; partikularren aurrean administrazioaren lehiatila bakar moduan aritzea zaharberrikuntza eta birgaikuntza gaietan; eta ondarearen babesean inplikaturik dauden agente publiko nahiz pribatu guztiak koordinatzea.

Siervas de Jesus 3, 1.a
01001 Vitoria-Gasteiz
Tel: 945 25 26 33
Faxa: 945 26 81 71
E-posta
Webgunea