castellano |  Web mapa  
 
 ALBISTEAK  Hemen zaude:   Sarrera »  Albisteak - Noticias »  Kzgunea arratsaldez egongo da zabalik uztailean
Jaso albisteak e-postaz
XML XML feed-a euskaraz
XML Feed XML en castellano


2008-06-30 / 12:45

Kzgunea arratsaldez egongo da zabalik uztailean

16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik Kzgunea uztailean. Osasun Nortasun Agiria eta Hiritar txartela tramitatu ahalko dira Kzgunean.

Osasun txartel berriak lehengo osasun txartelaren bidez egiaztatutako osasun prestazio guztiak erabiltzea ahalbidetzen du, eta onartutako sinadura elektronikoa, ontzien jokoa, gertutasun antena, barra kodea eta banda magnetikoa biltzen ditu. Horrekin, Osakidetzako zerbitzuetarako sarbidea (medikuarekin hitzordua online erreserbatzea, mediku aldaketa eskatzea eta abar) eta udal bakoitzeko Internet bidezko zerbitzu jakin batzuetarako sarbidea ahalbidetzen du. Gainera, Foru Aldundiaren izapideak (errenta aitorpena) egiteko eta gidabaimeneko puntuak kontsultatzeko aukerak eskaintzen ditu.

Osakidetzak eskainitako zerbitzu sanitarioetara sarbidea ez dutenek, Herritarren Txartel Elektronikoa edo sinadura digitala duen euskal hiritar txartela eska dezakete.