castellano |  Web mapa  
 
 GURE HERRIA  Hemen zaude:   Sarrera »  Gure Herria »  Jaiak
Historia
Ekonomia
Kondairak
Jaiak
Kultur taldeak
Herriko seme-alaba kuttunak
Irudiak
Garraio Zerbitzua
Mapak

Jaiak

Aramaioko auzo guztietan jaiak ospatzen dira. Azken urteetan jendearen partehartzea asko murriztu den arren, oraindik guztietan egiten dira zenbait ekintza.

Arexola: Santa Marina. Uztailak 20 eta 21.

Azkoaga: San Juan. Ekainak 24, 25 eta 26.

Barajuen: Andra Mari. Abuztuak 15, 16 eta 17.

Eguzkierripa: Andra Mari. Irailaren 8an da baina irailaren bigarren larunbat eta igandean ospatzen da.

Etxaguen: San Migel. Irailak 29.

Gantzaga: San Millan. Azaroak 12.

Ibarra: San Martin. Azaroaren 11n da jaia, baina uztailaren lehenengo astebukaeran ospatzen da. Azken urteotan, San Martin egunean ere jai giroko ekitaldiak egiten dira.

Olaeta: Andra Mari. Abuztuak 15.

Untzilla: Ntra. Sra. Rosario. Urriak 4.

Uribarri: San Esteban. Abuztuak 3 eta 4.

Normalean santuaren eguna laneguna bada, jaiak astebukaeran ospatzen dira. Hauetaz gain herri mailan indar handia duten beste jai-egun batzuk daude:

San Kristobal eguna: Mendian dagoen ermita batean batzen da jendea, uztailaren bigarren igandean. Egun osoa irauten duen jaia da eta herrikoak bertan gelditzen dira bazkaltzen.

Marixeka eguna: Albinan dagoen Marixeka parkean, iraileko lehen igandean jaialdi bat egiten da, egun osoan zehar, ekitaldi ezberdinekin.

Jubilatuen eguna eta artisau feria: Urriko azken zapatuan ospatzen da eta herriko jubilatuek bazkaria izaten dute, besteak beste.

Santikurtz eguna: Orixol mendian dagoen ermita batean ospatzen da jai hau, ekainaren lehen igandean. Meza egoten da eta gero trikitilariek alaituriko festa.

Sagardogile eguna: Apirilaren 28an, San Prudentzio ospatzen da eta gertuen dagoen igandean, berriz, Aramaioko Sagardogileen Eguna. Aramaion betidanik egin izan da sagardoa etxeetan eta ohitura horrek iraun dezan, Txirritola Euskara Elkarteak, urtero antolatzen du egun hau. Talo eta txistorrarekin batera, Aramaioko baserrietan eginiko sagardoa dastatu ahal izaten da, giro ezin hobea sortuz.