castellano |  Web mapa  
 
 TURISMOA  Hemen zaude:   Sarrera »  Kontrastedun herria »  Mendiak
Eraikuntzak
Mendiak
Auzoak
Zuiako koadrilako ibilbideak
Bisita gidatuak

Mendiak

Gure herria inguratzen duten mendiek ibilaldi lasaiak emateko eta inguruaz gozatzeko aukera ederra eskaintzen digute. Ez dira garaiak eta gehienak igotzeko errazak dira.

Arangio: Bailararen erdialdean kokatuta dauden haitzak, bi tontor nagusi dituzte. Alde batetik Orixol dago (1.126 m) eta bestetik Santikurtz ermita (994 m). Bista izugarriak daude, bai Ibarra aldera, baita Olaeta aldera ere.

Iruatxeta (Ipizte): 1061 metro garai den tontor honen magalean dago Santa Kruz apaiza ezkutatuta egon zen kobazuloa.

Tellamendi: 838 metrorekin, mendi esanguratsua da Aramaion. Tontorrean kokatua dagoen gurutzean gauza dezente gertatu izan dira. 1935ean ipini zuten lehenengo aldiz, eta 1977an, ikurrina zintzilikatu zuten herriko gazte batzuk. Guardia Zibilak ikurrinari lotuta mina bat zegoela esan eta lehergailu batekin bota zuen. Oso mingarria izan zen hori herriarentzat, eta martxoaren 5ean berriro altxatu zuten. Gaur egun oraindik zutik dago eta mendizale askoren bisita izaten du.

Anboto: Bizkaian dago eta ez da Aramaiokoa, baina betidanik gure herriari oso lotuta egon da. Sorgin eta beste pertsonaia mitologikoen bizileku, bere 1.331 metroekin, inguruetako garaiena da, baita igoerarik gogorrena duena ere.


Murugain: 778 metro ditu eta Gipuzkoako mugan dago. Tontorrean gurutzea du eta bertara Suñatik (Zuriñao) joan behar da. Aintzina dragoia bertan bizi omen zen edo hori diote bertakoek behintzat. Suposatzen da, bertan herrixka baten aztarnak daudela eta indusketa lanak noiz hasiko zain daude.


Jarindo: 894 metro garai da, eta Albinako urtegia zaintzen du. Hegoaldean dago eta arboladi ikusgarriak daude bertan.

Mendi hauez gain, beste asko daude aran osoan zehar sakabanatuta eta bisita bat egiteak merezi du.