castellano |  Web mapa  
 
 TURISMOA  Hemen zaude:   Sarrera »  Kontrastedun herria
Eraikuntzak
Mendiak
Auzoak
Zuiako koadrilako ibilbideak
Bisita gidatuak

Kontrastedun herria

Aramaio kontrastez beteriko herria dugu. Mendi eta lautadez margoturiko paisaiek merezi dute bisitatxo bat. Horretarako baliagarri izan daitezkeen mapak lor daitezke Udalean bertan.

Guk alde batetik, eraikuntzak aztertu ditugu, arkitektura aldetik edo historikoki garrantzitsuak izan direnak azpimarratuz.

Beste alde batetik, mendiak daude. Aramaio mendiz inguraturiko bailara izanik, ezinbestekoak.

Azkenik, auzoak zerrendatu ditugu. Ibilbide polita egin daiteke auzoz auzo, herria ezagutzeko.

Gozatu beraz gure herriaz eta egin bisita on!