|
 |

Proyectos
Herrian batez ere hirigintzarekin zerikusia duten proiektuak daude orain abian:
- Olaeta auzoan saneamendua egin da.
- Aixola auzoan azpiegiturak egiten ari dira.
- Udaletxean berrikuntzak egingo dira laster.
- Eguzkierripa auzoan azpiegiturak berrituko dira.
- Olaeta auzoan dagoen bidea, zabaldu egingo da.
- Aramaioko ikastetxean hobekuntza lanak egingo dira.
Mendian ere egin behar dira lan batzuk:
- Arangion landaketak.
- Urkiolako Parke Naturalean urteroko mantenimendua burutuko da. Honako mendiak garbituko dira: Atxin, Abaro eta Atxiger.
Udaletxean bertan, administrazio lanak egiterakoan, hobekuntzak egin daitezke. Horretarako abian dira bi proiektu:
- Bagoaz: Aramaioko udala, Bagoaz proiektuarekin, erabateko kalitaterantz bideratu da. EFQM eredua erabiliz, oraingo egoera aztertzen da eta formazioarekin hobekuntzak lantzen dira. Guzti honekin, udaletxearen lana kalitatezkoa izatea nahi da eta noski, jendearenganako arretan ere erreparatuko da.
- Aukeratu, antolatu eta garbitu: Proiektu honen bidez materialaren gestioan hobetu nahi da. Lehenik eta behin, materiala sailkatu egiten da, ematen zaion erabileraren arabera, eta ondoren antolatu.
|
 |
 |
 |
|