06/05/2008 - 18:51
Bainuetxera joateko baldintzak
Honen bidez, bainuetxera joan nahi izanez gero Gizarte Segurantzako pentsiodun zaretenok bete behar dituzuen baldintzen berri eman nahi dizuegu:
Erretiro eta ezintasuna dela-eta pentsiodun direnek baldintzarik gabe joateko aukera izango dute. Alarguntza edo bestelakoengatik pentsiodun direnek, berriz, 60 urtetik gora izan beharko dute. Eskaera egiteko gizarte-laguntzailearen udaletxeko bulegora jo besterik ez duzue.
Txandei dagokienez, IRAILETIK ABENDURA bitarteko hileetan joan nahi duzuenok, 2008ko maiatzaren 16ra arte duzue eskaera aurkezteko epea.
Hona hemen eskaera egiteko beharrezkoak izango dituzuen agiriak:
- NANaren fotokopia.
- Hilean jasotzen duzun pentsioaren zenbateko zehatza.
- Gizarte Segurantzako afiliatu-zenbakia.
- Medikuaren txostena (gizarte-laguntzaileari eman).
Honenbestez, jendaurrean jartzen da interesdunek horren berri izan dezaten.
|