04/10/2007 - 17:24
Administrazio orokorreko teknikari postua: lehen azterketa bertan behera geratu da
Epaimahaikideen izendapena ezeztatu eta lehen azterketaren data bertan behera uztea.
2007ko urriaren 3ko 99/07 Alkatearen Dekretuaren bidez honako hau ebatzi du:
Lehena.- Honen azpian aipatzen diren mahaikideen izendapenak ezeztatzea, bitarteko pertsonala edo, hautaketa edo izendapen politikoak direlako:
- Arriolabengoa Unzueta, Martin. Epaimahaiburuaren ordezkoa.
- Artamendi Garmendia, Nagore. Idazkaria.
- Biain Santiago, Juan Luís. HAEEko ordezkaria.
- Estevan Muguerza, Gorka. HAEEko ordezkaria.
- Ezkurdia Salazar, Jon. Zuiako Koadrilako ordezkaria.
- Irizar Elorza, Beatriz. HAEEko ordezkaria; Euskera.
- Jauregialzo Arregi, Susana. HAEEko ordezkaria; Euskera.
- Lasa Iturrioz, Estitxu. Idazkariaren ordezkoa.
Bigarrena.- Nik epaimahaiburua izateari uko egitea, Aramaioko Udalean dudan kargua hautaketa politikoa baita.
Hirugarrena.- Aurrekoa ikusita eta kontuan hartuta ezinezkoa izango dela epaimahai berria izendatzea lehenengo azterketa egitea aurreikusita dagoen data baino lehen, berau bertan behera iztea epaimahai berriak horretaz erabakia hartu arte.
Laugarrena.- Beren izendapena ezeztatua izan diren emapaimahaikideei dekretu honen berri ematea, dagozkien errekurtsoekin.
Bosgarrena.- Araba Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean dekretu hau iragartzea, presazko izaerarekin.
Aramaion, 2007ko urriaren 3an. Alkate udalburua: Asier Agirre Mugarza.
|