Plan Orokorraren Aurrerakina
2008-12-02an eginiko Udalbatzan Aramaioko udalerriko Plan Orokorraren Aurrerakinaren berri eman zen eta HIRU HILABETEKO EPEA ematea erabaki zen, interesdun orok iritzi eta gomendioak Aramaioko Udalari aurkez diezazkion. Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratu (2008.12.19ko 145 zk.an) eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasi zen epea.
2009-02-25eko Udalbatzak epea hiru hilabete gehiago luzatzea erabaki zuen, beraz, Aramaioko udalerriko Plan Orokorraren Aurrerakinari interesdunek iritzi eta gomendioak aurkezteko epea, 2009ko ekainaren 20a arte zabalik dute.
Aurrearaudia (pdf, 675kb)
Planoak
Memoria (pdf, 895kb) Gaztelaniaz