Epaimahaikideak izendatu eta lehen azterketaren data jartzea
Alkate jaunak 2008ko ekainaren 5ean 73/08 zenbakidun Alkate Dekretu bidez, hurrengoa ebatzi du:
Lehena.- Aramaioko Udaleko funtzionario plantilan hutsik dagoen eta lehiaketa-oposizio bidez beteko den Administrazio Orokorreko Teknikari aukeraketarako epaimahaikideak izendatzea:
Epaimahaiburua: Jon Arregui Lacuesta
Kideak:
- Ana Belen Hidalgo Corral
- Luis Saenz de Santamaria
- Mª Victoria Cantalapiedra Moreno
Idazkaria: Carlos Auzmendi Irastorza
Euskarako frogak egiteko HAEEko ordezkaria: Susana Jauregialzo Arregi
Froga psikoteknikoak egiteko HAEEko ordezkaria: Ana Periañez Vázquez
Epaimahaikideak errefusatu ahal izango dira Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 28 eta 29 artikuluetan xedatutakoaren ildotik
Epaimahaikideek ezin izango dute parte hartu, baldin eta aipatutako 28 artikulu horretan adierazitako arrazoirik gertatzen bada.
Bigarrena.- Lehen azterketarako tokia eta eguna zehaztea
Lekua: Vitoria-Gazteizko UNED egoitzan (Pedro de Asua kalea 2-01008 VITORIA-GASTEIZ/ www.unedvitoria.com )
Eguna: 2008ko ekainaren 20an
Ordua: 09:30
Izangaiei jakinarazten zaie azterketa tokian agertu beharko dutela aipatutako eguneko 09:00etan eta epaimahaiak nortasuna egiaztatzeko nahikoa jotzen duen agiriren bat (NANAa, pasaportea, gida-baimena?) ekarri beharko dutela.
Aramaion, 2008ko ekainaren 5ean. Asier Agirre Mugarza.- Aramaioko alkate udal burua