Azpiegiturak
Kultura Etxea
Nardeaga, 36 (Ibarra). Tel: 945 44 53 74.
E-posta
Eraikuntza honetan, kulturari loturiko ekintza ezberdinak egiteko lokalak daude:
- Udal liburutegia: Heldu eta haurrentzat liburu eta aldizkariak daude. Gainera, hiru ordenagailu daude interneten ibili ahal izateko eta fotokopiak ateratzen dira. Ordutegia: 17:00-19:30 astegunetan eta hilean behin, hirugarren zapatua ere.
- 14tik 16 urtera bitarteko gazteentzako lokalak.
- Herriko taldeentzako lokalak, bilerak egin ahal izateko.
- Beste bi gelatan ikastaroak ematen dira: bertso eskola, euskara ikastaroak, ingelesa....

- Ludoteka haurrentzat. Ordutegia: 16:15-19:15.
- Antzezlanak egiteko lokal bat, aldagela eta guzti. Urtean zehar helduentzako zein haurrentzako ekitaldiak izaten dira.
- Alaiak jubilatu taldeak ere bilgunea kultura etxean dauka. Bazkideek taberna bat dute bertan eta gela batzuk beren jarduerarako.
Kiroldegia
Nardeaga (Ibarra). Tel: 945 44 53 35.
- Kanpoko frontoia eta estalia.
- Gimnasioa.
- Futbito eta saskibaloian egiteko kantxa estalia.
- Kirol taldeentzat bi lokal.

Aramaioko argindar banatzailea
Bixente Goikoetxea Plaza, 1 (Ibarra). Tel: 945 44 50 16.

Osasun zentroa
Nardeaga, 30 (Ibarra). Tel: 945 44 54 00.
Goizez bakarrik lan egiten da eta aldez aurretik txanda hartu behar da, telefono honetara dei eginez: 945 44 53 40.
Aramaioko Eskola Publikoa
Nardeaga z/g (Ibarra). Tel: 945 44 50 04.
E-posta
Webgunea
Sastiña Eraikuntza
Bixente Goikoetxea plaza (Ibarra).
Dantza taldeak erabiltzen du.