Idatziak liburuxka
Sarrera
Eskuartean duzun idatzi bilduma hau euskara zabaltzen eta normalizatzen laguntzeko prestatu dugu Debagoieneko udaletako euskara zerbitzuok. Izan ere, geroago eta gehiago zarete euskara normaltasunez erabiltzeko ahalegin berezia egiten ari zaretenok.
Horregatik, bada, aurrerapauso bat gehiago eman nahi dugu eskualdeko udaletako euskara zerbitzuetatik eskaintzen dugun hizkuntza aholkularitza zerbitzuan, eta zuen beharrei erantzuteko idatzi sorta hau prestatu dugu. Guztia ahalik eta modurik errazenean azaltzen saiatu gara, zuentzat eguneroko jardunean euskarari toki handiagoa egiteko tresna erabilgarria izan dadin.
Idatziak liburuxka PDF formatoan ere ikus dezakezu (1'5 MB dikoan, 1.659.579 bytes).
Aurkibidea
1. Gutunak osatzeko esapideak:
A Hasierako agurrak
B Bukaerako agurrak
C Data edo eguna
2. Gonbitak:
A Erakusketa
B Ezkontza
C Bataioa
D Merienda
E Lehen jaunartzea
F Haur jaioberria aurkeztea
3. Zorion agurrak:
A Urtebetetze edo urtemugetan egitekoak
B Semea edo alaba jaio delako
C Gabonetan zoriontzekoak
4. Doluminak ematea:
A Doluminak ematekoak
B Eskerrak ematekoak
C Oroigarriak
D Urteurrenekoak
5. Eskolako idatziak
A Haurra eskolara joan ez izana azaltzea
B Eskaera irakasleari
6. Etxe atariko komunitateen idatziak:
A Oharrak
B Atariko auzokideen bilera deia
C Atariko auzokideen bilera akta
7. Bidaia agentziekiko gutuneria:
A Billeteak, logela eta gidaririk gabeko alokairu auto bat erreserbatzeko
B Bidaia eta apartamentu erreserba deuseztatzea
C Hoteletan zerbitzu txarra izateagatik erreklamatzea
D Bidaia behar ez bezala antolatzeagatik erreklamatzea
8. Erreklamazioak:
A Aseguru etxeari erreklamatzea
B Automobil tailerrari erreklamatzea
C Bidaia behar ez bezala antolatzeagatik erreklamatzea
D Telefono konpainia bati erreklamazioa egiteko eredua
9. Udalarekiko harremanetan herritarrek erabiltzen dituzten idatziak:
A Erroldako datuak aldatzeko eskatzea
B Obra txikiak egiteko lizentzia eskatzea
C Denda irekitzeko lizentzia eskatzea
D Ibilgailuen gaineko zerga zuzentzeko eskatzea
E Kultura etxeko aretoa erabiltzeko eskatzea
F Oposizio baten kanpoan utzi edo baztertu izanaren kontrako erreklamazioa
G Jabetza publikoko ondasunei eragindako kalteak salatzea
H Mahaiak eta aulkiak bide publikoan jartzeko baimen eskatzea
I Errotuluak, erakusleihoak eta toldoak jartzeko lizentzia eskatzea
J Hirigintza informazioa eskatzea
1. Gutunak osatzeko esapideak
A Hasierako agurrak
Idatzietan hasierako agurra idazteko era asko daude. Beti ere, kontuan hartu behar da nori bidaltzen zaion gutuna edo idatzia eta zer-nolako tratamendua eman nahi zaion. Hona hemen adibide batzuk:
Eredu formala/neutroa:
Jauna:
Andrea:
Jauna/Andrea:
Jaunak:
Andreak:
*Agur t?erdi:*
Jaun hori:
Andre hori:
Eredu hurbilagoa:
Adiskidea:
Adiskideak:
Adiskide hori:
Oharra: "Jauna" edo "Andrea" hitzei "agurgarri" eta antzekoak gehitu izan zaizkie, baina ez da beharrezkoa, "Jauna" edo "Andrea" hitzek badute-eta kortesiazko kutsua. Bestalde, gutunaren edo idatziaren hartzailea pertsona bakarra baldin bada, eta ez badakigu gizonezkoa edo emakumezkoa den, orduan "Jauna/Andrea" erabiliko dugu.
B Bukaerako agurrak
Hasierako agurraren kasuan aipatu dugun bezala, bukaerako agurra idazteko ere kontuan hartu behar da nori bidaltzen zaion idatzia edo gutuna eta zer-nolako tratamendua eman nahi zaion. Hona hemen adibide batzuk:
Eredu formala:
Adeitasunez, agur,
Begirunez, agur,
Eredu neutroa:
Horrenbestez, agur,
Besterik gabe, agur,
Eredu hurbilagoa:
Agur bero bat,
Hurrengo arte,
Ondo izan eta ikusi arte
C Data edo eguna
Gehien erabiltzen diren ereduak hauek dira:
Antzuolan, 2002ko azaroaren 7an
1
Arrasate, 2002ko azaroaren 7a
2
Oñati, 2002-11-07
2. Gonbitak
A Erakusketa
Eskoriatzan uztailaren 22tik abuztuaren 15era arte egingo dudan argazki erakusketaren inauguraziora etor zaitezen gonbidatzen zaitut. Erakusketaren inaugurazioa Kultura Etxeko aretoan izango da uztailaren 22an, arratsaldeko 7etan.
Egun horretan gure artean izango zarelakoan, eskerrik asko,
Eskoriatzan, 2002ko uztailaren 15ean
B Ezkontza
Lehen adibidea:
Julen Madera Ortiz eta Luisa Etxebarria
Atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu gure ezkontzara. Arantzazuko Ama Birjinaren basilikan ospatuko dugu, apirilaren 12an, iluntzeko 8etan. Horren ostean, Zelaizabal jatetxean afalduko dugu.
Antzuolan, 2002ko uztailaren 1ean
Bigarren adibidea:
Lorenzo eta Martina
Atsegin handiz adierazten dizuegu ezkondu egingo garela irailaren 12an, arratsaldeko 6etan, La Asunción elizan.
Gero, El Poblet jatetxean elkartuko gara, koktela eta afaria izango dugu eta.
Etorriko zaretelakoan,
Tel. 943 72 81 62
Sinadurak
Hirugarren adibidea
Gure gurasoekin batera
Jose eta Karmen & Manuel eta M. Paz
David eta Sandra
Atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu gure ezkontzara. Arantzazuko Ama
Birjinaren basilikan ospatuko dugu, apirilaren 12an, iluntzeko 8etan.
Horren ostean, Zelaizabal jatetxean afalduko dugu.
Antzuolan, 2002ko uztailaren 1ean
Laugarren adibidea:
Gure gurasoekin batera
Jose eta Karmen & Manuel eta M.Paz
David eta Sandra
Atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu gure ezkontzara; apirilaren 28an izango da, eguerdiko ordubatean, San Andresko baselizan.
Bazkaria: Errota jatetxean
Konfirmatzeko
David .934569045
Sandra 934763434
Aramaion, 2001ean
Bosgarren adibidea:
Pancho eta Carlota
Luzaroan zain egon eta gero, azkenean berandu baina seguru.
Gonbidatuta zaudete gure ezkontzara; irailaren 28an izango da, zapatuan, arratsaldeko 6etan, Elgetako elizan.
Gero, hori ospatzeko, afaria eta dantza saioa, Arrasate hoteleko saloietan. Zain izango gaituzue.
C Bataioa
Julen Madera Ortizek eta Luisa Etxebarriak atsegin handiz gonbidatzen zaituzte alaba Mirenen bataio eguneko festara. Datorren domekan, hilak 8, ospatuko dugu Aretxabaletako parrokian, eguerdiko 12etan.
Aretxabaletan, 2002ko uztailaren 1ean
D Merienda
Lehen adibidea:
Nire laguntxoei:
Hilaren 15ean nire eguna izan zen eta hori ospatzeko txokolatada egingo dugu datorren eguenean Alkartu soziedadean, arratsaldeko 6etan.
Etortzen bazara, ondo-ondo pasatuko dugu eta bolo-bolo egingo dugu.
Zure lagun Ainara,
Arrasaten, 2002ko abenduaren 22an
Bigarren adibidea:
Nire laguntxoari:
Bihar nire urtebetetze eguna izango da eta gura dut zu nirekin egotea eta elkarrekin ondo pasatzea. Etorri gure etxera arratsaldeko 5etan eta txokolatea jan eta elkarrekin jolas egingo dugu.
Bihar arte,
Ainhoa Lasa
Antzuolan, 2002ko abenduaren 23an
E Lehen jaunartzea
Lehen adibidea:
Jon Muniain Lopez haurrak lehenengoz hartu du Eukaristiaren Sakramentua, 2000ko urriaren 9an, Oñatiko San Miguel elizan.
Oñatin, 2000ko urriaren 9an
Bigarren adibidea:
Jone Muniain Lopez haurrak bere lehen jaunartzea ospatu du 2002ko maiatzaren 10ean, Arrasateko San Juan Bataiatzailea parrokian.
Arrasaten, 2002ko maiatzean
Hirugarren adibidea:
Miren Barrutiabengoa
Nire lehenengo jaunartzearen oroigarria
San Juan Bataiatzailea eliza
2002-10-2
F Haur jaioberria aurkeztea
Lehen adibidea:
Kaixo!
2000ko abenduaren 23an jaio nintzen Ainhoa dut izena
Gurasoak Luis eta Aintzane ditut
Jaiotzean 3 kg eta 800 gr-ko pisua nuen
Aita-ama pontekoak
Amaia eta Asier ditut
Bigarren adibidea:
Beñat
2003ko urtarrilaren 4an jaioa
arratsaldeko 15:36an
3,800 kg-ko pisuarekin
Oso potxoloa da
Amaia eta Koldo
3. Zorion agurrak:
A Urtebetetze edo urtemugetan egitekoak
Lehen adibidea:
Jaso ezazu gure familiaren izenean zorion agurrik beroena. Urte askoan horrelaxe jarraitu dezazula bihotz-bihotzez.
Bigarren adibidea:
Zorionak eta urte askotarako!
Jarraitu jator eta denon lagun,
orain arte bezala. Agur eta musuak.
Hirugarren adibidea:
Bihar zure eguna dela jakin dut eta bihotz-bihotzez opa dizut egun zoragarria eta zure etxekoekin ondo-ondo pasatzea.
Laugarren adibidea:
Izan zaitez zoriontsu zure urtebetetze egunean eta urte askoan horrelaxe jarraitu, jator eta zintzo zure lagunekin eta hain maite dituzun zure etxekoekin.
B Semea edo alaba jaio delako
Miren eta Jonentzat:
Jaso ezazue gure zorionik beroena. Pozaren pozez ibiliko zarete, bat-batean aita-amak izatea ez daeta egunero gertatzen. Egoera hori berezi-berezia da eta, aldi berean, ederra eta handia, bizitzan sentitu daitekeen gauzarik zoragarriena.
Laster izango gaituzue hor bisitan, zuen alabatxoa ezagutzeko. Deituko dizuegu joan aurretik.
Berriro ere zorionak eta ondo izan,
Arrasaten, 2002ko uztailaren 1ean
C Gabonetan zoriontzekoak
Adibideak:
Gabon zoriontsuak eta urte berri on.
Eguberri on eta urte zoriontsua izan dezazuela.
Igaro Gabonak bakean eta pozik, eta urte berri on.
Gure zorionik zintzoena Gabon hauetan, eta urte berrian osasuna opa dizut.
Gabon egun hauek indarberritu dezatela gizon-emakumeen elkartasun sentimendua, eta urte berriak zoriona eta ongizatea ekar ditzala gurera eta besteenera, eta berdintasuna gizon eta emakume guztiontzat.
4. Doluminak ematea:
A Doluminak ematekoak
Lehen adibidea:
Sekulako samina dugu zuen aita hil dela jakin eta gero. Zuen atsekabearekin bat egiten dugu eta haren aldeko ospakizunetan parte hartuko dugu.
Bigarren adibidea:
Benetan atsekabeturik gaude, zure emaztea hil dela jakin dugu eta. Badakizu estiman genuela. Hura galdu eta ulertzen dugu zure samina eta atsekabea; gurea ere handia da, laguna galdu dugu eta.
Ez daukagu berbarik zu kontsolatzeko, baina jakizu gure adiskidetasuna duzula eta gure barru-barruan gogoratuko dugula.
Hirugarren adibidea:
Atsekabeturik gaude zuen ama hil delako. Emakume ona zen. Zuen saminarekin bat egiten dugu. Bene-benetan doluminak.
Besarkada handia.
Laugarren adibidea:
Atsekabe handiz jakin dugu gure lagun eta zuen ahizpa Inesa hil dela. Gaitza egiten zaigu gure sentimenduak adieraztea, denok maite genuen-eta, beti zegoen prest denoi laguntzeko. Zenbat une gozo hura gogora ekartzean! Gure bihotzean eramango dugu beti.
Zuen atsekabean eta hura gogoratzean lagundu gura dizuegu.
Besarkada handia.
Bosgarren adibidea:
Triste gaude Jon hil dela jakin dugulako. Jaso ezazu gure doluminik sentikorrena eta eskatzen diogu jaungoikoari haren alde egin dezan eta bakea eta lasaitasuna eman diezazkizun.
Seigarren adibidea:
Gure samina adierazi nahi dizugu, semea galdu duzulako. Gogoan dugu zein ona eta jatorra zen. Zurekin bat egiten dugu eta gogoan izango dugu haren aldeko ospakizunetan.
B Eskerrak ematekoak
Lehen adibidea:
BIXENTE GOIKOMENDIA
Jaso ditugun atsekabezko adierazpenak eta haren alde eskaini dituzuen otoitzak eskertzen dizkizuegu.
Eskoriatza, 1999ko azaroaren 14a
2
Bigarrren adibidea:1
BIXENTE GOIKOMENDIA
Senitartekoak (emaztea eta seme-alabak)
Eskerrak ematea.
Aretxabaleta, 2003ko apirilaren 5a
C Oroigarriak
Lehen adibidea:
Miren Solobenta Altxorta
*1923–6–23*
*1999-5–30*
Bigarren adibidea:
Zure oroimenak indartzen gaitu.
Izan zarenagatik eta erakutsi diguzunagatik ez zaitugu inoiz ahaztuko.
Hirugarren adibidea:
Miren Solobenta Altxorta
*Jaio zaigu hiltzeko 1923–6–23*
*Hil zaigu bizitzeko 1999–5–30*
Laugarren adibidea:
Ni hilen naiz baina maitasunak bizirik dirau.
Bosgarren adibidea:
Isiltasunean izan dira zure lana eta bizitza, beti izango zara gure oroimenean eta bihotzean.
Seigarren adibidea:
Zure eskuetan uzten dugu Jauna
guk maite genuena.
Zazpigarren adibidea:
Hil zara baina biziko zara
zu beti gure gogoan.
itxaropena dugu biltzeko
berriz zurekin zeruan.
Zortzigarren adibidea:
Samindurik dugu bihotza,
motel bizitzaren garra.
Gaur faltan sumatzen dugu
zuk emandako indarra.
Bederatzigarren adibidea:
Joan zinen gu hemen utzita
baina, jakin ezazu,
inoiz ez zaitugula ahaztuko.
Hamargarren adibidea:
Ez niri agur esan
gero arte baizik.
Hamaikagarren adibidea:
Ez agurrik, ez adiorik
gero arte bakarrik.
Hamabigarren adibidea:
Maitasuna ez da inoiz itzaltzen.
Eta inoiz itzaltzen ez delako,
gogoan zaitugu.
Hamahirugarren adibidea:
Gure ondotik joan zara,
baina betiko izango zaitugu gure bihotzetan.
Hamalaugarren adibidea:
Zure oroimena
beti izango da gure bihotzetan.
Hamabosgarren adibidea:
Betiko izango zaitugu gogoan.
Hamaseigarren adibidea:
Elkartuko garen esperoan.
Hamazazpigarren adibidea:
Alaitasunaren iturritik
edan genuen elkarrekin
oroimenean izango zara
zu beti gurekin.
Hamazortzigarren adibidea:
Laster arte ezpainetan
utzi gaituzu penetan
orain gure ametsetan
bizirik zaude benetan
zeruko izarretan
eta gure bihotzetan.
Hemeretzigarren adibidea:
Nahiz eta urrun joan mundu honetatik
ez duzu alde egingo gure bihotzetatik.
Hogeigarren adibidea:
Ez zaitugu inoiz ahaztuko,
ez zaitugu inoiz galduko
gure bihotz barrenean
eramango zaitugu betiko.
Hogeitabatgarren adibidea:
Betiko bakea eta zoriona
heldu da zure barrenera.
D Urteurrenekoak
JUANA LARRAÑAGA
Urteurren meza 2002ko abenduaren 2an
Eguerdiko 12:30ean
Eskoriatzako San Pedro Apostoluaren elizan.
Etortzen zaretenoi
aldez aurretik, eskerrik asko.
5. Eskolako idatziak:
A Haurra eskolara joan ez izana azaltzea
Lehen adibidea:
2003ko urtarrilaren 7an
Gaur goizean Mikelek dentistarenera joan behar du. Eskolara 11etan joango naiz bila. Arratsaldean joango da eskolara.
Ane Elejalde
(Mikelen ama)
Bigarren adibidea:
Aramaion, 2003ko urtarrilaren 12an
Aurreko aste osoan Ane ez da eskolara joan barizela eduki duelako. Medikuaren gomendioa izan zen ez joatea. Astean egindako eskolako lanak ematea eskertuko nizuke, atzeratutakoa begiratzeko.
Xabier Aranzabal
B Eskaera irakasleari
Andereño Rosa:
Kirola egiteko eramaten duen poltsa galdu du Iratik, zapatilak eta txandala ere bai. Esan dit eskolan lapurtu diotela, ez baitzuen eskolatik atera. Solfeoan begiratu dugu ea han ote zegoen, baina ez dugu aurkitu. Eskertuko nizuke eskolan begiratuko bazenu eta ea norbaitek ezer dakien galdetuko bazenu.
Mila esker
Elena Garai
6. Etxe atariko komunitateen idatziak:
A Oharrak
Lehen adibidea:
Ohar honen bidez adierazten dizuet, datorren martitzenean, hilak 20, Naturgas enpresako teknikariak gure atarian izango direla, gas instalazioa aztertzeko. Goizeko 10:00etan hasiko dira, lehenengo solairuan hasi eta goikora iritsi arte.
Bergaran, 2002ko urtarrilaren 9an
Bigarren adibidea:
Bihar, eguena, arropa batzeko kanpaina bat egingo du Karitas-ek eta horretarako arratsaldeko 6etan pasatuko dira ataritik. Atarian bertan, poltsan sartuta, utzi ditzakezu arropa horiek.
Aretxabaletan, 2002ko otsailaren 28an
Hirugarren adibidea:
Egun bi barru atariko kristalak garbituko dituzte Arrasate Garbiketak enpresakoek. Hortaz, jakizu goizean izango direla atarian.
Eskoriatzan, 2002ko uztailaren 31n
Laugarren adibidea:
Kalean obra batzuk egin behar dituztela-eta jakizu datorren astean, hilaren 8an, goizeko 10:00etatik 13:00ak arte ez dugula argirik izango gure etxeetan. Ohartxo hori pasatu digu Iberdrolak.
Bergaran, 2002ko ekainaren 21ean
Bosgarren adibidea:
Auzokide hori:
Badakizu 10 urte beteko direla laster etxea egin zenetik eta oraintxe erreklamatu behar ditugula okerrak eta akatsak, apurtu direnak eta antzemandako akatsak. Hortaz, komeni da egun hori baino lehenago eskaerak niri pasatzea.
Oñatin, 2002ko apirilaren 10ean
Atariko arduraduna
Seigarren adibidea:
Orain erabiltzen ari garen antena parabolikoak akats batzuk izan ditu, eta horiek konpondu eta gero aldaketa txiki batzuk izan ditugu telebista kateetan. Aurrerantzean, GoiTB eta
ETB1 33. eta 56. kanaletan ikusiko ditugu.
Eskoriatzan, 2002ko irailaren 7an
Zazpigarren adibidea:
Garbiketa egiten duen pertsonak adierazi digunez, datorren hilean, zapatu eta martitzenetan garbituko ditu atariko eskailerak.
Arrasaten, 2002ko martxoaren 5ean
5
B Atariko auzokideen bilera deia
BILERA DEIA
Idatzi honen bidez dei egiten dizuet gure atariko bilerara etor zaitezten.
Eguna: 2002/10/28
Ordua: 20:00
Tokia: ataria
Aztergaiak:
1. Aurreko bilerako akta onartzea.
2. Igogailu berria jartzea.
3. Aurreko urteko diru kontuen berri ematea.
4. Kuotak igotzea.
5. Eskaerak eta galderak.
Gaien garrantzia ikusita, guztiok egotea komeni da.
Arrasaten, 2002ko uztailaren 3an
C Atariko auzokideen bilera akta
BILERA AKTA
Nork deitua: idazkaria
Eguna: 2002/10/28 (astelehena)
Ordua: 20:30
Tokia: ataria
ETORRI DIRENAK
Maribi Etxebeste.
Maite Arriola.
Juan Luis Cebrián.
Marian Gómez.
Luis Mª Ruiz de Egino.
Beñat Uribarren.
Aztergaiak:
1. Aurreko bilerako akta onartzea.
2. Igogailu berria jartzea.
3. Aurreko urteko diru kontuen berri ematea.
4. Kuotak igotzea.
5. Eskaerak eta galderak.
Esan-eginak eta erabakiak.
1. Akta onartzea.
Atariko arduradunak bilera hasi du, eta aurreko bilerako akta irakurri du.
Erabakia: batzordekideek aurreko bilerako akta onartu dute aho batez.
- Igogailu berria jartzea.
Igogailu berria jartzeko jasotako aurrekontuen berri eman die atariko arduradunak batzordekideei.
Erabakia: aurrekontu guztiak komentatu eta eztabaidatu dira. Jaso enpresak aurkeztutakoa onartu da, prezio ona eskaintzeaz gainera, saldu ondoko zerbitzu ona du eta.
- Aurreko urteko diru kontuen berri ematea.
Joan den urteko sarrera-irteeren berri eman du atariko arduradunak (ikusi eranskina). Sarrerak 10.000 .-koak izan ziren. Irteerak, berriz, 8.523 .koak. Hortaz, bada, kontuan izanda iaz urte hasieran 3.250 . zeudela atariko auzokideen komunitatearen kartilan, orain 4.727 . daude.
- Kuotak ordaintzea.
Igogailu berria jartzeko ordaindu beharreko kuotak eta epeak aurkeztu
ditu atariko arduradunak.
Erabakia: kuotak %30 igotzea proposatu du eta auzokide guztiek onartu egin dute, bik izan ezik: 1A eta 1B pisukoek. Esan dute ez dutela igogailurik behar eta horregatik ez dutela ordainduko. Hori dela-eta lehendakariak proposatu du auzokide bi horiek orain arteko kuota ordaintzen jarraitzea, baina igogailua erabiltzeko giltza jartzea. Bi proposamenak onartu dira. Horren ondorioz, kuotak %30 igotzea eta igogailuari giltza jartzea erabaki dute.
- Eskaerak eta galderak.
Ez da egon ez eskaerarik ez galderarik.
Amaiera: bilera amaituta agiri hau egin dut, zer eztabaidatu eta zer erabaki dugun jasotzeko.
Arrasaten, 2002ko urtarrilaren 28an
Maite Arriola atariko arduraduna
7. Bidaia agentziekiko gutuneria:
A Billeteak, logela eta gidaririk gabeko alokairu auto bat erreserbatzeko
Arrasaten, 2002ko ekainaren 10ean
Bidean Bidaiak
Maalako errabala, 4
20500 Arrasate
Agur t’erdi:
Nire izenean hegazkin billete bi erreserbatzeko eskatzen dizut, Bilbo-Dublin hegaldian, turismo klasean, datorren abuztuaren 7an. Biko logela bat behar dugu, bainudun gela, hiriko erdialdean.
Gidaririk gabeko auto bat ere alokatu nahi dugu, inguruko lekuak-eta ezagutu eta hor zehar ibiltzeko. Eskertu genizueke hori lortu eta hara iristen garen egunean bertan gure esku izatea hotelean bertan.
Zuen berrien zain, adeitasunez agur.
Izp.: Jon Zuazartazar
PD: Hotela, ahal bada, izan dadila hiru edo lau izarrekoa.
B Bidaia eta apartamentu erreserba deuseztatzea
Oñatin, 2002ko maiatzaren 6an
Ibili Bidaiak
Atzeko kalea, 4
20560 Oñati
Agur t’erdi:
Mesedez eskatzen dizuegu deuseztatzeko irailaren 14tik 28ra Lanzarotera joateko eskatuta genuen hegaldi eta apartamentu erreserba.
Ustekabean izan ditugun arrazoi batzuen ondorioz, ezinezkoa zaigu aurten Lanzarotera joatea egun batzuk ematera.
Esaiguzue, mesedez, erreserba horiek deuseztatu izanagatik gasturik ordaindu
behar ote dugun eta horiek ordaintzeko modua.
Begirunez, agur t’erdi.
Izp.: Jone Madinabeitia
C Hoteletan zerbitzu txarra izateagatik erreklamatzea
Aretxabaletan, 2002ko ekainaren 10ean
Mundutik Bidaiak
Durana kalea, 6
20550 Aretxabaleta
*Agur t’erdi:*
Penaz idazten dizuegu gutun hau, baina uste dugu bidaiaren antolaketari buruz ditugun iritziak plazaratu behar ditugula.
Programa sekulakoa zen, baina porrot egin dute hotelek, eskasak ez, txar-txarrak zirelako. Herri batzuetan izan ezik, ez ziren zuek esandako kategoriakoak, eta are gutxiago zeukaten prezioa.
Espero dugu gure kexa kontuan hartzea, eta pentsatzen dugu ez dela bakarra izango.
Adeitasunez agurtzen zaituztegu.
Izp.: Miren Axpe
D Bidaia behar ez bezala antolatzeagatik erreklamatzea
Bergaran, 2002ko ekainaren 10ean
Bidean bidaiak
Barrenkalea, 8
20570 Bergara
Sentitzen dugu kexa idatzi hau egin behar izatea, baina ez gaude ezelan ere pozik zuen agentziaren bidez Bartzelonara egindako bidaiarekin.
Hotelak txarrak ziren eta programatutako irteerei buruz, batzuk ez ziren batere interesgarriak eta beste batzuk, berriz, oso gaizki antolatuta zeuden.
Ez dakigu beste kexarik jaso duzuen edo ez, baina jakin ezazue bidaiari askok adierazten zuela hemen aipatu dugun guztia.
Edozelan ere, ez dugu kexarik zuen bidaia agentziari buruz, uneoro arreta berezia jaso dugu eta.
Adeitasunez agurtzen zaituztegu.
Izp.: Mikel Arana
8. Erreklamazioak:
A Aseguru etxeari erreklamatzea
ERREKLAMAZIOGILEAREN DATUAK
Izen-abizenak: Joxemari Aldanondo Galdos
Helbidea: Ibargarai kalea", 2-7 eskuma Herria: Bergara PK: 20570
Nortasun agiria: 56.887.673X Telefonoa: 943763262
Noren ordezkari:
ERREKLAMAZIOA JASO DUENAREN DATUAK
Enpresaren izena: Le Bon Vivant Aseguruak
Helbidea: Arruriaga kalea 2-7 eskuma Herria: Bergara PK: 20570
IFZ/NA zk.: 56.887.673L Telefonoa: 943763262
Jarduera: Aseguru enpresa
ERREKLAMAZIOAREN ARRAZOIAK ETA HELBURUA
Sukaldean ura ateratzen zenez, aseguru etxera deitu nuen. Iturgina berehala etorri zen eta lurra altxatu beharra izan zuen handik pasatzen zen hodia konpontzeko. Hodia konponduta geratu zen baina lurreko azulejoek sortu didate arazoa. Sukalde erdi-erdian zulatu behar izan zuten eta gero jarri dizkidaten azulejoak desberdinakdira. Itxura denez ez dituzte lehen zeudenak bezalakoak aurkitu eta horregatik jarri dituzte desberdinak.
Sukaldeak oso itxura txarra dauka eta uste dut lur guztia aldatu beharko luketela, ez baita nire kontua azulejo berdinak aurkitu ez izana.
Aseguru etxeak ez dit jaramonik egiten. Hodia bera eta hark sortutako kaltea konpondu dutela diote. Nik sukaldea zegoen bezala uztea besterik ez dut eskatzen. Izan ere, orain itxura txarra dauka. Lurra aldatzen ez badute neuk aldatu beharko dut, baina horretarako zertarako ordaindu asegurua?
ERREKLAMAZIOAREN EGUNA
2000ko urriaren 27an
GEHITZEN DITUDAN AGIRIAK( FAKTURAK, EGIAZTAGIRIAK,...)
Polizaren kopia
Polizaren ordainagiria
Izp. (egilearen sinadura)
B Automobil tailerrari erreklamatzea
ERREKLAMAZIOGILEAREN DATUAK
Izen-abizenak: Miren Jone Barrutia Lopez de Okariz
Helbidea: Loramendi kalea, 2-7. eskuma Herria: Arrasate PK: 20500
Nortasun agiria: 56.887.673J Telefonoa: 943763262
Noren ordezkari:
ERREKLAMAZIOA JASO DUENAREN DATUAK
Enpresaren izena: Ibili Auto Konponketak
Helbidea: Elkano kalea, 2-7. eskuma Herria: Arrasate PK: 20500
IFZ/NA zk.: 56.887.673D Telefonoa: 943763262
Jarduera: Auto konponketa
ERREKLAMAZIOAREN ARRAZOIAK ETA HELBURUA
Autoa tailerrera eraman nuen frenoetako arazoa konpontzeko. 150 €-ko aurrekontua egin zidaten eta nik onartu egin nuen. Konpondu ondoren autoa jaso nuen aurrez ordainketa eginda.
Astebetera frenoetako arazoak izan zituen autoak eta berriro tailerrera eraman nuen. Jasotzera joan nintzenean beste 150 _ ordaindu behar izan nuen. Gauza bera bi aldiz ordaintzen ari nintzela esan nien, baina haiek esan zidaten, ordaintzen ez banuen, autoa ezin nuela atera. Gero, erreklamazio orriak eskatu nituen eta esan zidaten ez zeukatela horrelakorik. Tailerrekoen jarrera ikusita ordaindu eta alde egitea erabaki nuen.
Beraz, zera eskatzen dizuet, bitartekaritza egiteko bigarren konponketaren fakturaren zenbatekoa itzul diezadaten eta erreklamazio orriak jar ditzaten "Ibili auto konponketak" tailerrean.
ERREKLAMAZIOAREN EGUNA
2000ko irailaren 12an
GEHITZEN DITUDAN AGIRIAK( FAKTURAK, EGIAZTAGIRIAK,.....)
Lehenengo faktura
Bigarren faktura
Izp. (egilearen sinadura)
C Bidaia behar ez bezala antolatzeagatik erreklamatzea
ERREKLAMAZIOGILEAREN DATUAK
Izen-abizenak: Anixe Freire Castro
Helbidea: Kale Barria, 2-7. eskuma Herria: Oñati PK: 20560
Nortasun agiria: 56.887.673Ñ Telefonoa: 943783262
Noren ordezkari:
ERREKLAMAZIOA JASO DUENAREN DATUAK
Enpresaren izena: Ibili Bidaiak
Helbidea: Kale Zaharra, 2-7. eskuma Herria: Oñati PK: 20560
IFZ/NA zk.: 12.867.644 Telefonoa: 943 76 32 62
Jarduera: Bidaia agentzia
ERREKLAMAZIOAREN ARRAZOIAK ETA HELBURUA
Ezkon bidaia dela eta, bidaia bat kontratatu genuen: Mexikon zehar zirkuitua eta Cancun-en egonaldia. Zirkuiturako 5 izarreko hotelak aukeratu genituen eta hala jasotzen zuen kontratuak. Hirugarren egunean gauean berandu iritsi ginen hotelera eta sartuaz bat konturatu ginen ez zela 5 izarrekoa. Berandu zen eta ez zegoen aldaketa haren berri emango zigun inor. Lo egitea erabaki genuen, ezin genuen ordu haietan ezer egin. Ez zen hemen bukatu guztia, hurrengo egunean zirkuituak jarraitzen zuen eta ez ziren bila etorri, antza denez, ez zekiten gu beste hotel horretan geundenik. Egun osoa galdu genuen eta guk ordainduta geneukan egun horretako irteera. Gure kexa adierazi genion hango gidari, baina hona etorritakoan egiteko adierazi zigun hark. Bidaia kontratatu genuen agentziara jo eta haien ardura ez dela esan digute. Han egin behar omen genuen kexa. Orain ez omen dago irtenbiderik. Guk, ordaindutako 5 izarreko hotelaren eta egin ez genuen irteeraren kostua errekuperatu nahi dugu, eta horretarako jotzen dut zuengana.
ERREKLAMAZIOAREN EGUNA
2000ko irailaren 10ean
GEHITZEN DITUDAN AGIRIAK
Kontratua. Ordainagiria. Guk aukeratutakoa ez zen hotelaren foiletoa.
Izp. (egilearen sinadura)
D Telefono konpainia bati erreklamazioa egiteko eredua
ERREKLAMAZIOGILEAREN DATUAK
Izen-abizenak: Amaia Fuentes Fuentes
Helbidea: Labiena baserria Herria: Bergara PK: 01160
Nortasun agiria: 72.117.643F Telefonoa: 945465193
Noren ordezkari:
ERREKLAMAZIOA JASO DUENAREN DATUAK
Enpresaren izena: Euskaltel
Helbidea: San Juan kalea, 2-7. eskuma Herria: Bergara PK: 20570
IFZ/NA zk.: 56.887.673S Telefonoa: 943763262
Jarduera: Aseguru enpresa
ERREKLAMAZIOAREN ARRAZOIAK ETA HELBURUA
Telefono konpainia batekin daukat kontratatuta 934382437 linea. Azken bi hileko faktura jaso dut, 360 €-koa. Okerren bat dago faktura horretan. Izan ere, gure etxeko gastua ez da inoiz 70 € baino handiagoa izan. Ikusten duzuen bezala aldea izugarria da. Gainera, egindako deien zerrenda aztertzerakoan, konturatu gara abuztuan egin direla deiak eta, gainera, 902 zenbakietara. Gu abuztuan ez gara etxean egon, beraz, ezin izan dugu deirik egin. Internet-ik ere ez daukagu etxean
Erreklamazioa telefonoz egin dut eta haiek esaten didate hori dela nire telefono zenbakiaren gastua eta ez daukadala zer eginik. Arazoa konpondu gabe dago eta beldur naiz hurrengo fakturan zer etorriko ote den.
Beraz, bi gauza eskatzen ditut: azkeneko faktura zuzendu dezala telefono konpainiak eta deiak nork egin dituen aztertu dezatela, horrelakorik gehiagotan gerta ez dadin.
ERREKLAMAZIOAREN EGUNA
2000ko irailaren 27an
GEHITZEN DITUDAN AGIRIAK
Aurreko bi fakturak. Abuztuko hoteleko faktura.
Izp. (egilearen sinadura)
9. Udalarekiko harremanetan herritarrek erabiltzen dituzten idatziak:
A Erroldako datuak aldatzeko eskatzea
ESKABIDEA
ESKATZAILEAREN DATUAK
Izen-abizenak: Joxemari Gartzia Lopez
Helbidea: Fraiskozuri kalea, 2-7. eskuina
Nortasun agiria: 56.887.673C
Noren ordezkari:
AZALPENA
Erroldan nire helbidea Bidekurtzeta kalea, 1. B dela adierazten da, baina dagoeneko bost hilabete pasatu dira Fraiskozuri kalea 2-7. eskuinera aldatu nintzenetik.
ESKAERA
Honenbestez eskatzen dizut nire lehenagoko helbidearen datuak kentzeko erroldatik eta berriak jartzeko.
Bergaran, 2002ko martxoaren 15ean
Izp.: (egilearen sinadura)
B Obra txikiak egiteko lizentzia eskatzea
ESKABIDEA
ESKATZAILEAREN DATUAK
Izen-abizenak: Jesus Telleria Madariaga
Helbidea: Ibargoia kalea, 2-2. esk. Herria: Aramaio
NA zk.: 74568467X Tel.: 945447700
AZALTZEN DUT:
Hainbat obra egin gura dut bizi naizen etxebizitzan: komuna konpondu eta berria egin, sukaldea berritu eta garajea egokitu.
Horregatik guztiagatik,
ESKATZEN DUT:
Dagozkion tramiteak egin eta gero, obra lizentzia emateko, lehenbailehen hasi gura ditugu obrak eta.
Eskatu dudana onartuko duzuelakoan, agur.
Aramaion, 2002ko uztailaren 8an
Izp.: (egilearen sinadura)
C Denda irekitzeko lizentzia eskatzea
ESKABIDEA
ESKATZAILEAREN DATUAK
Izen-abizenak: Maider Gonzalez Otxoa
Helbidea: Santakurtz kalea, 1- 2. esk.
Herria: Aretxabaleta
NA zk.: 12568467S
ADIERAZTEN DUT
Dagoeneko bukatu ditudala Eskoriatzako Jose Arana kaleko 8an dagoen merkataritza etxabea egokitzeko obrak, Miren Azkoaga arkitektoak idatzitako proiektuaren arabera. Honekin batera fatxadaren argazkia aurkezten dut, bai eta obra bukaerako ziurtagiria eta likidazioa ere, ikus-onetsirik gabe, baina 15 eguneko epean Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak ikusonetsitako beste batzuez ordezkatuko ditut.
Hortaz,
ESKATZEN DUT
Aurkeztu dudan dokumentazioa jasota geratzeko eta, hala badagokio, irekitzeko lizentzia emateko.
Eskoriatzan, 2002ko apirilaren 2an
Izp.: (egilearen sinadura)
D Ibilgailuen gaineko zerga zuzentzeko eskatzea
ESKABIDEA
ESKATZAILEAREN DATUAK
Izen-abizenak: Ibai Murillo Madariaga
Helbidea: Buztinzurikalea, 8-2. esk.
Herria: Antzuola
NA zk.: 14568467A Tel.: 943760011
AZALTZEN DUT:
2002ko zerga bilketan ibilgailuen gaineko zergari buruzko kanpaina datorrela eta, adierazi behar dizuet ez duzuela nire automobilari buruzko zerga behar bezala kobratzen, 10-12 zaldi fiskaleko ibilgailuetan barik 14 tik gorakoen artean sartzen duzue eta. Nire automobila
Seat 600 markakoa da.
Horregatik guztiagatik,
ESKATZEN DUT:
Orain bi urteko eta iazko zergaren kopurua berraztertu eta dagokidana itzultzeko niri, eta bide batez aurtengoa behar bezala aplikatzeko.
Eskatu dudana onartuko duzuelakoan, agur.
Antzuolan, 2002ko uztailaren 8an
Izp.: (egilearen sinadura)
E Kultura etxeko aretoa erabiltzeko eskatzea
ESKABIDEA
ESKATZAILEAREN DATUAK
Izen-abizenak: Sara Otaño Maguregi
Helbidea: San Pedro kalea, 7-2. ezkerra Herria: Bergara
NA zk.: 15237751B Telefonoa: 943767159
Fax: 943767159 *E-posta: sarao@euskalnet.net
Noren ordezkari:
Idatzi honen bidez baimena eskatzen dut Kultura Etxean erakusketa bat antolatzeko. Nire asmoa izango litzateke irailaren 15etik 30era bitartean erakustea nire margoak. Guztira 30 koadro dira, 12 30x40 cm-koak eta gainontzekoak 70x100 cm-koak.
Bergaran, 2002ko martxoaren 4an
Izp.: (egilearen sinadura)
Idatzi honen bidez baimena eskatzen dut Kultura Etxeko aretoan hitzaldi bat antolatzeko, Beti Gazte kultura elkartearen izenean. Hitzaldia abenduaren 10ean izango da, arratsaldeko 7etan. Hizlaria Pantxoa Egiagarai da eta "Gazteak globalizazioaren garaian" gaia jorratuko du.
1
F Oposizio baten kanpoan utzi edo baztertu izanaren kontrako erreklamazioa
ESKABIDEA
ESKATZAILEAREN DATUAK
Izen-abizenak: Amaia Villaverde Garitano
Helbidea: Antigua auzoa, 8-2.esk.
Herria: Antzuola
NA zk.: 24568467M
Noren ordezkari:
AZALTZEN DUT:
Udaltzainak hartzeko, Arrasateko Udalak deitu duen oposizio-lehiaketan onartu eta baztertu diren izangaien zerrenda argitaratu dute Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 2002ko ekainaren 14an, eta kanpoan geratu naizenez, nire ustez ezelako justifikaziorik gabe, zer horretan eskatzen diren baldintza guztiak betetzen ditut eta.
ESKATZEN DUT:
Zuzentzeko onartu eta baztertutakoen zerrenda hori, eta sartzeko ni onartutako behin betiko zerrendan. Eskatu dudana onartuko duzuelakoan, agur.
Antzuolan, 2002ko uztailaren 18an
Izp.: (egilearen sinadura)
G Jabetza publikoko ondasunei eragindako kalteak salatzea
ESKABIDEA
ESKATZAILEAREN DATUAK
Izen-abizenak: Jone Zumalde Elortza
Helbidea: Zubibarri kalea, 1-3.esk.
Herria: Oñati
NA zk.: 11568467A
Atzo arratsaldean gure auzoko lorategiak hondatu zituen motor txiki batek. Ez da lehenengo aldia hori gertatzen dena. Izan ere, hainbat gazte ibiltzen da motorrean gure auzoan, orain espaloi gainean orain lorategietan. Udalak, ostera, ez du oraindik inolako neurririk hartu. Tamalgarria litzateke egun batean motor horiek haur bat harrapatuko balute. Hortaz, bada, gure auzora udaltzainak bidaltzeko eskatzen dizut.
Oñatin, 2002ko uztailaren 8an
Izp.: (egilearen sinadura)
Idatzi honen bidez adierazi nahi dizuet lotsagarria dela Santa Barbara parkeko egoera, zikinzikin dago eta. Izan ere, zakarrontzirik ere ez dago. Parke osoan -eta parkea handia da- lau bat zakarrontzi baino ez dagoenez, haurrekin jolastera joaten garen gurasook ez dugu zaborra nora bota.
Arrasaten, 2002ko otsailaren 7an
Izp.: (egilearen sinadura)
Idatzi honen bidez salatu nahi dut Dorleta auzoko erreka ondoko pasealekuaren egoera. Izan ere, pasealekuko horretako esku baranda apurtuta dago hainbat tokitan eta arriskua dago jendea errekara jausteko. Kontuan izan pasealeku horretan adineko jende asko ibiltzen dela. Haurrak ere ibiltzen dira. Hortaz, bada, ahalik eta azkarren konpontzea komeni dela uste dut, ezer txarrik gertatu aurretik.
Eskoriatzan, 2002ko irailaren 19an
Izp.: (egilearen sinadura)
H Mahaiak eta aulkiak bide publikoan jartzeko baimen eskatzea
ESKABIDEA
ESKATZAILEAREN DATUAK
Izen-abizenak: Naiara Boizas Basauri
Helbidea: Espoloia kalea, 10-2. esk.
Herria: Bergara
NA zk.: 74000111X
OKUPAZIOARI BURUZKO DATUAK
Tabernaren izena: Legazpiarra
Okupatuko diren metroak: 50
Non egin nahi den okupazioa: Martokua, 7an
Noiztik noiz arte: ekainaren 1etik irailaren 30era arte
Bergaran, 2002ko maiatzaren 10ean
Izp.: (egilearen sinadura)
I Errotuluak, erakusleihoak eta toldoak jartzeko lizentzia eskatzea
ESKABIDEA
ESKATZAILEAREN DATUAK
Izen-abizenak: Ane Diaz Aizpuru
Helbidea: Kalebarren, 5-3. esk.
Herria: Antzuola
NA zk.: 11684067J
AZALPENA
Beheko auzoko 7an, IBILI zapata dendan, toldo bat jarri nahi dut erakusleihoaren gainean. Hauek dira toldoaren ezaugarriak:
Neurriak: 3 x 2 m
Materiala: lona
Kolorea: urdina
Honekin batera bidaltzen dut toldoa jarriko dudan tokiaren planoa.
ESKAERA
Goian esandako toldoa jartzeko baimena.
Antzuolan, 2002ko maiatzaren 10ean
Izp.: (egilearen sinadura)
J Hirigintza informazioa eskatzea
ESKABIDEA
ESKATZAILEAREN DATUAK
Izen-abizenak: Beñat Lasa Aizpuru
Helbidea: Uribarren baserria, Etxaguen auzoa
Herria: Aramaio
NA zk.: 11554067T
ADIERAZTEN DUT
Honekin batera doakizu Nardeaga kalea, 8 eta 10eko eraikinetan dauden 2 lokalen kokatze planoa.
Hortaz,
ESKATZEN DUT
Lokal horietan bi apartamentu egiteko aukerari buruzko hirigintza informazioa.
Aramaion, 2002ko maiatzaren 10ean
Izp.: (egilearen sinadura)