castellano |  Web map  
 
 NEWS  You are here:   Sarrera »  Albisteak - Noticias »  Madrilgo Arkitekturako ikasleen proiektuen aurkezpena, martitzenean
Jaso albisteak e-postaz
XML XML feed-a euskaraz
XML Feed XML en castellano


21/01/2010 - 09:24

Madrilgo Arkitekturako ikasleen proiektuen aurkezpena, martitzenean

gonbidapena.jpg

Madrilgo San Pablo CEU unibertsitateko Arkitekturako ikasleak Aramaion izan ziren urrian. Eta orduan jasotako informazioarekin, etorkizuneko Aramaio irudikatzeko proiektuak garatu dituzte; ideia politak landu dituzte.

Proiektu batek, esaterako, Aramaion unibertsitate-campus bat kokatzea proposatzen du eta beste batek astronomia behatoki bat. 40 proiektu inguru egin dituzte eta horietatik hamar ekarriko dituzte Aramaiora. Martitzenean, hilak 19, aurkeztuko dituzte proiektuok. Arabarrik bultzatutako ekimena izanda, Arabarriko ordezkariak etorriko dira Aramaiora, baita San Pablo CEU unibertsitateko irakasleak ere. Goizean udal ordezkariekin bilera egingo dute eta arratsaldean jendaurrean azalduko dituzte proiektuak Sastiñan egingo den ekitaldian. Otsailaren 12ra arte Sastiñan ikusgai egongo dira Madrilgo ikasleen lanak.