castellano |  Web map  
 
 NEWS  You are here:   Sarrera »  Albisteak - Noticias »  KZgunea urtarrilean: 11an eta 25ean
Jaso albisteak e-postaz
XML XML feed-a euskaraz
XML Feed XML en castellano


21/12/2009 - 17:09

KZgunea urtarrilean: 11an eta 25ean

Urtarrilean KZgunea hilaren 11an eta 25ean (biak ala biak, astelehen) egongo da zabalik 16:00tatik 20:00tara. Jarraian duzue ikastaroen aukeren zerrenda.

Sare Sozialak (2 o.): Ezagutzen dituzun pertsonekin nola konpartitu eta komunikatu ikasi dezazun sarearen bidez.

Skype (2 o.): Deiak, bideodeiak eta bat-bateko mezularitza dohainik erabili interneten bidez.

Google Tresnak (2 o.): Googlek eskaintzen dizkizun produktu guztiak ezagutu: Gmail, Calendar, Maps...

Blogger (2 o.) Zure iritzia eman eta beste erabiltzaileekin konpartitu Blogger-raren bidez.

Youtube (2 o.): Interesatzen zaizkizun gaiei buruzko bideoak bilatu eta ikusi: musikalak, kirolezkoak...

Wikipedia (2 o.): Etengabe eguneratutako informazioa duen kontsultarako entziklopediara sar zaitez.

Google Maps y Earth (2 o.) Edozein herrialdetako helbide, errepide, leku eta negozioak nola bilatu eta haietara nola heldu ikas ezazu.

Zuhaitz Genealogikoa (2 o.): Zure antzinakoak ezagutu eta zure zuhaitz genealogikoa egin ezazu.

Megaupload (2 o.): Megaupload-en bidez zure artxiboen karga eta deskargak bildu eta kudeatu ezazu.

Softonic (2 o.): Softonic-en bidez edozein motako programak, jolasak... deskarga ezazu.

Gmail (2 o.): Gmail, Google-en posta elektronikoa, nola erabiltzen den ikas ezazu.

Flickr (2 o.): Flickr-en bidez zure argazkiak eta bideoak elkarbanatu nahi duzun pertsonekin.

WiFi (2 o.): WiFi teknologia ezagutu ezazu: zer da, zein motakoak diren, zer behar dudan sare batean konektatzeko, osagarriak...

Picnik (2 o.): Picnik-ren bidez zure argazkiak berriz ukitu, konpondu, efektu bereziak aplikatu etab.

Ikus-entzunezkoak (2 o.): Munduko edozein lekutik zure ordenagailuaren bidez irrati kateak entzun ezazu eta telebistako edozein kanalak ikus ezazu.

Google Docs (2 o.): Google-en zerbitzarian zure dokumentuak elkarbanatu edozein ordenagailutik eta edozein pertsona lantzeko.

eBay (2 o.): eBay-ren bidez nola erosi eta saldu ikas ezazu.

Jarri zure iragarkiak Interneten (2 o.): Interneten zure iragarkiak argitaratu eta interesatzen zaizkizun artikuluak edo zerbitzuak bila ezazu.

Software Librea (2 o.) Software Librea ezagutu: Zer da?, eskakizunak, abantailak eta desabantailak Lizentzi-Softwarekin konparatuz, lizentzi motak...

Google Sites (2 o.): Google Sites-en bidez, Web orrialde bat sortu, pertsonalizatu, elkarbanatu, etab.

Linkedin (2 o.): Linkedin lanbide sozial sarea erabili informazioa, ideiak eta aukera profesionalak elkarbanatzeko.

Foro bat sortzea (2 o.): Gai konkretu bati buruzko foro bat nola sortu modu azkar, erraz eta dohain batean ikas ezazu.

Google Calendar (2 o.): Google Calendar erabili ezazu zure agenda antolatzeko eta zure gertakizunak kontaktuekin konpartitzeko.

PayPal (2 o.): Zure erosketak ordaindu, zure salmentak kobratu eta Interneten bidez dirua azkar eta seguru bidali eta jaso PayPal-ekin.

Google Itzultzailea eta Euskalterm (2 o.):Hitzak, testuak edo Web orrialdeak nahi dituzun hizkuntzetara itzuli ezazu internetaren bidez.

JayCut (2 o.) JayCut erabili zure bideoak editatzeko, konpartitzeko sare sozialetan….

Web edukien sindikazioa eta Google Reader (2 o.): Gogoko dituzun web orrialdeako azken berriak nola ostatu eta antolatu leku bakar batean ikas ezazu.

Google Albisteak eta Alertak (2 o.): Google Albisteak eta Alertak erabili ezazu interneten berriak bilatzeko era azkar eta erraz batean.