castellano |  Web map  
 
 NEWS  You are here:   Sarrera »  Albisteak - Noticias »  Zuiako Koadrilarako Euskara teknikaria kontratatzeko deialdia
Jaso albisteak e-postaz
XML XML feed-a euskaraz
XML Feed XML en castellano


25/06/2009 - 16:14

Zuiako Koadrilarako Euskara teknikaria kontratatzeko deialdia

ZUIAKO KOADRILAK pertsona bat aukeratuko du 2009ko abenduaren 31ra arte obra edo zerbitzu kontratu mugatuaren bidez EUSKARA TEKNIKARI zereginak gauzatzeko.

1.- Hautagaiek bete beharreko baldintzak: Lanpostu horretarako hautagaiak izan nahi duten pertsonek, deialdia arautzen duten oinarrietan adierazitako baldintza orokorrak betetzeaz gain, honako betekizun espezifiko hauek izango dituzte:

  • Gutxienezko titulua: diplomatura.
  • Baliabide informatikoak menperatzea (Word, Excel, Internet, etab).
  • Euskara maila: 3. hizkuntza eskakizuna edo baliokidea.
  • Gidabaimena eta ibilgailua

Antzeko zereginetako esperientzia aintzat hartuko da (ez da ezinbestekoa).

2.- Eskaerak aurkeztea: Eskabideak Zuiako Koadrilako Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira 2009ko ekainaren 30eko (asteartea) eguerdiko 14:30ak arte, eta oinarrietan adierazitako agiriak erantsi beharko dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu Koadrilako telefono zenbakira: 945 43 01 67.

Lehiaketa arautuko duten oinarriak.