castellano |  Web map  
 
 NEWS  You are here:   Sarrera »  Albisteak - Noticias »  Bertsolariak prest, Arabako txapelketako finalerako
Jaso albisteak e-postaz
XML XML feed-a euskaraz
XML Feed XML en castellano


01/04/2009 - 10:07

Bertsolariak prest, Arabako txapelketako finalerako

bertso.jpg

Manex Agirre aramaioarrak jardungo du bertsotan zapatuko finalean, Gasteizko Printzipal antzokian, 17:00etatik aurrera. Agirrek alboan izango ditu Rikardo Gonzalez de Durana, Iñaki Viñaspre, Juan Mari Juaristi, Oihane Perea eta Asier Otamendi. Atzo, martitzena, egin zuten finalari begira prentsaurrekoa. Antolakuntzak orain artekoaren balorazio oso ona egin zuen.

Balorazioa

Balorazioa

Antolakuntzatik orain artekoaren balorazioa oso ona egin dute. "Kanporaketak afari formatuan izan dira eta Arabako eskualde oso desberdinetan, Aiara, Arabar Errioxa eta Aguraingo koadrila. Oso ondo hartu gaituzte eta giro bikainean ospatu dugu lehen fasea. Finalerdiak ere arrakastatsuak izan dira, Zigoitiako eta Aramaioko kultur etxeak bete beteak egon ziren eta giro bikaina sortu zen."

"Orokorrean parte hartu duten bertsolariek, bai gazteek eta baita beteranoek ere maila ona erakutsi dute eta ongi uztartu dira txapelketan. Gai-jartzaile eta epaile taldeen lana ere oso txukuna eta eskertzekoa izan da eta nola ez herriz herri laguntzaile izan ditugunen lana, bai saioak antolatzen, bai kartelak jartzen, eta abar ibili direnen laguntza ere."

"Hedabideetan ere uste dugu ondo agertu dela txapelketa, beraz, zuei, komunikabideei eskerrik asko orain arte gure txapelketaren berri ematearren." Finala

Eguna eta ordua: apirilak 4, zapatua, 17:00etan.

Lekua: Gasteizko Printzipal antzokia.

Bertsolariak: Manex Agirre, Rikardo Gonzalez de Durana, Iñaki Viñaspre, Juan Mari Juaristi, Oihane Perea eta Asier Otamendi.

Aurkezlea: Rakel Anitua.

Gai-emailea: Idoia Beitia.