castellano |  Web map  
 
 NEWS  You are here:   Sarrera »  Albisteak - Noticias »  Aramaioko II. Mendi Bizikletako sari nagusia
Jaso albisteak e-postaz
XML XML feed-a euskaraz
XML Feed XML en castellano


11/03/2009 - 15:12

Aramaioko II. Mendi Bizikletako sari nagusia

btt.jpg

Maiatzaren 3an ospatuko da Aramaioko mendi bizikletako Open saria -Euskaldiko BTT zentroak-. Aurtengo zirkuituaren irteera eta helmuga Arriola auzoan kokatuko da. Izena ematea, sari banaketa eta dutxak, Ibarrako frontoian egongo dira.

Mendi bizikletako sariaren kartela.

Dagoeneko, behin-behineko zirkuitua markatuta dago. Leku batzuetan aldaketa txiki batzuk izango dira (500m inguru falta dira markatzeko), baina gutxi gorabehera hau izango da zirkuitua (irudian ikusten dena).

Zirkuituaren norabidea: ezkerretik eskumara (erlojuaren orratzen erara). Txirrindulariek frogatu eta gozatzeko aukera dute! Karrera ikusteko leku onak hauek izango dira: Arrikoitxi inguruan, Arriolako meta inguruan, Olabe aldien,...