castellano |  Web map  
 
 NEWS  You are here:   Sarrera »  Albisteak - Noticias »  Debagoieneko Kirol Sariak
Jaso albisteak e-postaz
XML XML feed-a euskaraz
XML Feed XML en castellano


18/11/2008 - 09:24

Debagoieneko Kirol Sariak

dks.jpg

Debagoienean kirol arloan lanean diharduten pertsonak, kirolariak eta kirol sustatzaileak saritzeko eta txalotzeko sortu dira Debagoieneko kirol sariak. Izan ere, Debagoieneko sei udal –Leintz-Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta, Aramaio, Oņati eta Elgeta - , La Caixa erakundea eta Arteman Komunikazioa enpresaren elkarlanaren ondorioz abiatu da lehenengo edizioa.

Gutzira, 14 sari banatuko dira: Parte hartzen duten 6 herri bakoitzeko bat, Kirolari onena edo aipagarriena ( emakumezkoa keta gizonezkoak); Kirol talde onena edo aipagarriena; Kirol entrenatzaile edo teknikari aipagarriena; Kirol ibilbidea; Kirol babesle fidelena; Kirol egile anonimoa eta herritarren saria ( zuzenean debagoiendarrek aukeratuko dutena)

HERRITARREN SARIA: Bost dira lehenengo edizioko herritarren sarirako hautagaiak.

  • Maider Unda, borrokalari aramaioarra.
  • Zuhaitz Ezpeleta, mendi lasterketetako Espainiako txapelduna.
  • Joseba Iņurrategi, pilota sustatzaile eskoriatzarra.
  • Reyes Azkoitia, pilota sustatzaile bergararra.
  • Fernando Zufiria Txufi, atletismo bultzatzaile arrasatearra.

Botoa emateko eta proposamena egiteko bi aukera daude:

  • La Caixan azaroan zehar egongo diren postontzietan kirolariak proposatzeko eta herritarren sarirako dauden hautagaien artean bat aukeratzeko.
  • www.goiena.net botoa emateko eta kirolariak proposatzeko.

Aramaioko Udalak bere saria banatuko du eta zuen laguntza eskatzen dizuegu udaleko saria erabakitzeko. Proposamenak udaletxera ekartzea eskatzen dizuegu, kirolariaren izenarekin eta kirolarekin. Azaroaren 28a baino lehen.