castellano |  Web map  
 
 NEWS  You are here:   Sarrera »  Albisteak - Noticias »  Sahararen gaineko hitzaldia egongo da eguenean
Jaso albisteak e-postaz
XML XML feed-a euskaraz
XML Feed XML en castellano


30/06/2008 - 11:21

Sahararen gaineko hitzaldia egongo da eguenean

"Mendebaldeko Sahara: iragana eta kultur ondarea" izenburupean Andoni Saenz de Buruaga historialariak hitzaldia eskainiko du eguenean, uztailak 3, kultura etxean 19:00etan.

Andoni Sáenz de Buruaga arkeologo independientea da eta, aldi berean, Euskal Herriko Unibertsitatean historiaurreko irakaslea.Historiaurreko industria litikoetan espezializatua, hainbat eta hainbat ikerkuntza-proiektutan hartu du parte, bai Euskal Herrian eta bai Frantzian ere.

Gaur egun Frantzian dihardu arkeologi indusketak eta laborategiko zientzia ikerketak garatzen. Haren ikerkuntza jardueraren zati garrantzitsuenetako bat Saharara eskaintzen ari zaio duela bost urtetik hona, ikerkuntza eta kultur lankidetzako proiektua zuzentzen du bertan.