16/06/2008 - 12:14
Iristagarritasun Plana prestatzen ari da Udala
Aramaioko Udala, udalerri osoko Iristagarritasun Plana prestatzen ari da. Hau da, udal eraikinetan, kaleetan, auzoetan,... dauden oztopo arkitektonikoak aztertu eta zuzentzeko irizpideak ezartzen. Adibidez, gurpildun aulkientzako sarrerak, eraikinetako sarrera-irteerak itsuendako,...
Hala Udalak herritarren eta erabiltzaileen ekarpenak jasotzea nahi du sumatzen ez dituen hobekuntzak edo zuzenketak jasotzeko, oso baliogarritzat ematen baititu. Beraz, herritarrak edo erabiltzaileak EKAINAREN 30 ARTE udal bulegoetara jo dezakete, planaren zirriborroa aztertu eta zuen iritziak emateko. Eta hauek jaso ondoren, herriari zirriborroaren aurkezpena ere egingo da.
|