castellano |  Web map  
 
 NEWS  You are here:   Sarrera »  Albisteak - Noticias »  Hiru aramaioar Bertsolari Txapelketako kanporaketetan
Jaso albisteak e-postaz
XML XML feed-a euskaraz
XML Feed XML en castellano


28/02/2008 - 11:18

Hiru aramaioar Bertsolari Txapelketako kanporaketetan

bertso.jpg

Asteburu honetan lehiatuko dira hiru aramaioarrak Arabako Bertsolari Txapelketako kanporaketan. Bertso Txapelketako bigarren eta hirugarren kanporaketak egingo dira aste bukaera honetan. Manex Agirre, Andere Arriolabengoa eta Iker Agirre izango dira kanporaketa horietan finalaurrekoetara pasatzeko lehian.

Andere Arriolabengoa, barikuan, otsailaren 29an, Lantziegoko Luis R. upategian jokatuko du kanporaketa. Felipe Zelaieta, Alberto Martinez, Zigor Enbeita, Jagoba Apaolaza eta Juan Mari Juaristirekin batera arituko da lehian, Irati Lotinaren esanetan.

Zapatuan, martxoaren 1ean, Aguraingo Sarayola jatetxean, Iker Agirre eta Manex Agirre arituko dira. Oihane Perea, Rikardo Gonzalez de Durana, Ruben Sanchez eta Beñat Goitiarekin batera lehiatuko dira, Idoia Beitia aramaioarraren agindupean.

Bi kanporaketa hauekin osatuko dira Aramaio eta Ondategin jokatuko diren finalerdiak, beraz hiru aramaioar hauek daukaten guztia ematen ahaleginduko dira finalerdietara pasa ahal izateko.

Txapelketako bertso zurrunbiloak gero eta indar gehiago hartzen hasi da... indar gorena finalean hartuko duela iragartzen du Arabako BertsoMetek, adi egon! Ea aramaioarren bat bertan egokitzen den lehian!