castellano |  Web map  
 
 NEWS  You are here:   Sarrera »  Albisteak - Noticias »  Administrazio orokorreko teknikari postua: lehen azterketa bertan behera geratu da
Jaso albisteak e-postaz
XML XML feed-a euskaraz
XML Feed XML en castellano


04/10/2007 - 17:24

Administrazio orokorreko teknikari postua: lehen azterketa bertan behera geratu da

Epaimahaikideen izendapena ezeztatu eta lehen azterketaren data bertan behera uztea.

2007ko urriaren 3ko 99/07 Alkatearen Dekretuaren bidez honako hau ebatzi du:

Lehena.- Honen azpian aipatzen diren mahaikideen izendapenak ezeztatzea, bitarteko pertsonala edo, hautaketa edo izendapen politikoak direlako:

  • Arriolabengoa Unzueta, Martin. Epaimahaiburuaren ordezkoa.
  • Artamendi Garmendia, Nagore. Idazkaria.
  • Biain Santiago, Juan Luís. HAEEko ordezkaria.
  • Estevan Muguerza, Gorka. HAEEko ordezkaria.
  • Ezkurdia Salazar, Jon. Zuiako Koadrilako ordezkaria.
  • Irizar Elorza, Beatriz. HAEEko ordezkaria; Euskera.
  • Jauregialzo Arregi, Susana. HAEEko ordezkaria; Euskera.
  • Lasa Iturrioz, Estitxu. Idazkariaren ordezkoa.

Bigarrena.- Nik epaimahaiburua izateari uko egitea, Aramaioko Udalean dudan kargua hautaketa politikoa baita.

Hirugarrena.- Aurrekoa ikusita eta kontuan hartuta ezinezkoa izango dela epaimahai berria izendatzea lehenengo azterketa egitea aurreikusita dagoen data baino lehen, berau bertan behera iztea epaimahai berriak horretaz erabakia hartu arte.

Laugarrena.- Beren izendapena ezeztatua izan diren emapaimahaikideei dekretu honen berri ematea, dagozkien errekurtsoekin.

Bosgarrena.- Araba Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean dekretu hau iragartzea, presazko izaerarekin.

Aramaion, 2007ko urriaren 3an. Alkate udalburua: Asier Agirre Mugarza.