castellano |  Web map  
 
 NEWS  You are here:   Sarrera »  Albisteak - Noticias »  Aramaioko III. Uda Ikastaroak
Jaso albisteak e-postaz
XML XML feed-a euskaraz
XML Feed XML en castellano


25/06/2004 - 11:50

Aramaioko III. Uda Ikastaroak

Ikastaro.jpg

Arabako Foru Aldundiko Kultura Sailak eta Aramaioko Udalak, Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzarekin, III. Uda Ikastaroa antolatu dute, izen honekin: "Euskal Herria XVI. mendean: kultura eta gizartea garai erabakigarrian". Ikastaroa Ibarran (Aramaion) izango da, 2004ko uztailaren 6tik 9ra, 16:00etatik 20:00etara.

  • Ikastaroaren helburua da garai horren gainean ikuspegi zabal bat eskaintzea.
  • Irakasle ezagunek emango dituzte hitzaldiak eta jende guztiari irekiak daude, bakoitzaren ikasketa-maila edozein izanda ere.
  • Ibarrako Kultura Etxean izango da Ikastaroa. Hitzaldiek 50 minutu iraungo dute, gutxi gora behera. Elkarrizketa labur bat izango da hitzaldi bakoitzaren ondoren, eta mahai-inguru bat azken aldean, eguneko hizlariekin.
  • Aldi bereko itzulpen zerbitzua eskainiko da euskaraz –(E) zeinua daramatenak– eta frantsesez –(F) zeinua daramana– emango diren hitzaldietan.
  • Euskal Herriko Unibertsitateak aukera askeko 2 kreditu eskaini ditu. Bestalde, parte-hartze egiaztagiriak eskatu ahalko dira. Izen-ematea 6 euro kostatzen da. Kopuru hau Vital Kutxan sartu beharko da. Kontua: 2097 0150 97 0008091449 (Hurbil Kulturgaiak, S.L.).

Webgune honetan duzue ikastaroaren egitarau osoa.