|
 |

News
 |
08/03/2010 - 17:08
II. Oroimenaren Eguna ospatuko da zapatuan
"Ahaztuak 1936-1977" elkarteak, martxoaren 13an, zapatuan, II. Oroimenaren Eguna antolatu du. Bazkari herrikoia egindako da eta dagoeneko, txartelak salgai daude Aramaioko taberna hauetan: Anboto eta Eki. Txartelak 16 euro balio du eta jasotzeko azken eguna, osteguna, hilak 11 da.
|
 |
08/03/2010 - 12:36
Aramaio nagusi Zuia-Gorbeialdeko bigarren saioan
Zapatuan, martxoak 6, Elosuko txokoan aukera izan genuen Arabako Koadrila arteko Bertso Txapelketaren, Zuia-Gorbeialdea ligako, bigarren saioaz disfrutatzeko. Aramaio nagusitu zitzaion Elosuri.
|
 |
06/03/2010 - 15:18
Autobus ordutegi berria
Aramaio eta Arrasate bitarteko errepidea itxita dagoenez, jarraian duzue autobusen ordutegi berria:
|
 |
03/03/2010 - 11:37
Arabako landa eremuetako guraso-eskolen III. Topaketa egingo da
Iazko ekitaldiko arrakasta ikusita, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak “Arabako landa eremuetako guraso-eskolen III. Topaketa”antolatu du. . Oraingoan, seme-alabekin egunerokotasunerako beharrezkoak diren hezkuntza-irizpideak ezartzerakoan sortzen diren zailtasunez arituko dira. Oigo zine aretoetan izango da jardunaldia martxoaren 27an.
|
 |
02/03/2010 - 15:28
Elosu eta Aramaioko bertsolariak neurtuko dira zapatuan
Arabako Koadrilen arteko Bertso Txapelketa abian da. Hala, oraingoan, Aramaiori Elosurekin indarrak neurtzea tokatzen zaio. Afaria Elosuko eliza ondoko aretoan izango da, 20:30ean. Prezioa 15 euro inguru.
|
 |
02/03/2010 - 11:33
Instalazio elektrikoak berritzeko laguntzak
Etxebizitzetan eta etxejabe elkarteetan instalazio elektrikoak berritzeko inbertsioei laguntza publikoak emateko programa atera du Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak.
|
 |
01/03/2010 - 16:55
Udal ordutegian aldaketa
Aramaioko Udaleko langileek ikastaroa dutela-eta, jendaurreko zerbitzuaren ordutegian aldaketa izango da egun hauetan:
|
 |
24/02/2010 - 16:44
Familientzako irteerak
Salburua parkera, Mirandaolara eta Kortezubiko Basondora irteerak antolatu ditu familientzako Zuiako kuadrillak. Apiriletik ekainera bitartean izango dira hiru irteerak. Xehetasunak albiste barruan.
|
|
 |
 |
 |
|