Herriko seme-alaba kuttunak
Guzti hauek meritu ugari egin dituzte beren ibilbideetan, Aramaio hemendik kanpo ezagutaraziz. Herriaren izena beraien lanean, adore eta kemenez heldu diren tokietara hedatu dute. Horregatik, herriko seme kuttun izendatuak izan dira.
Sabin Salaberri
Ibarran jaio zen 1934an eta oso gaztetatik bere bizitza musikarekin lotu zuen.
Bi ikuspuntutatik bizi du musika: batetik, musika konposatzen du eta abesbatzekin oso lotura sakona du, bai zuzendari izan delako, bai abestiak idazten dituelako. Bestetik, irakaslea ere bada eta bere lanari esker, gaur egun musikari apartak aurkitu daitezke.
Gauzak horrela, esan beharra dago, euskal folkloreari aberastasun izugarria eman diola bere lanekin:
- "Seis canciones vascas" tenore eta orkestrarako.
- "Sei euskal abesti" soprano eta orkestrarako.
- "Tres cantos de Navidad" ahots eta pianorako.
- Musika erlijiosoari buruzko hainbat lan.
Jose Mari Velez de Mendizabal

Aramaion jaio zen 1949ko irailaren 27an.
Enpresa zientzietan (1972) eta Ekonomikoetan (1978) lizentziatua den arren, bere burua idazletzat du eta bizitzan zehar esparru horretan hainbat lan egin ditu.
1981ean Euskal Idazleen Elkarteko sortzailea izan zen, baita lehen idazkaria ere. Ondorengo urteetan (1983-1985), Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuorde kargua bete zuen. 1985-1989 urte bitartean, Euskal Idazleen Elkarteko Lehendakaria izan zen eta orain, 1994 urteaz geroztik, Eusko Ikaskuntzako Gerentea da.
Euskaltzain Urgazle (1983) eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kidea (1987) izaki, argitarapen ugari ditu:
- "Sebero Altube" (1979).
- "Iokin Zaitegi" (1981).
- "Pedro Ignazio Barrutia" (1984).
- "Zeu zara, Carmen" (1984).
- "Euskal idazleen katalogoa" (1986).
- "Nire aitaren etxea" (1987).
- "Amuarrantza" (1988).
- "Sixties" (1990).
- "Yehuda" (1992).
- "Nire haurtzaroko Arrasate" (1995).
- "Moskuko gereziak" (1996).
- "Gerardo Lopez de Guereñu" (1996).
- "Gaizka Barandiaran" (1997).
- "Samurai berria" (1998).
- "Mende Laurdenean" (1999).
- "Lurgorri" (2003).
Bestalde, Euskal Herri osoko egunkari eta aldizkarietan, kulturaren inguruko zazpiehun artikulu baino gehiago argitaratu ditu eta irrati zein telebistan bere programak propioak zuzendu ditu.
Jesus Mari Elejalde
Aramaioko Salturralde baserrian jaio zen 1935eko martxoaren 7an.
Lehen urteak Aramaion eman zituen apaiz eta ondoren Amerikara joan zen. Bere herrira itzuli zenean, erretore aritu zen. Fabrika batean ere lan egin zuen 10 urtez.
Betidanik izan du Aramaio aipagai bere lanetan eta horren adierazle dira kaleratu dituen liburuak:
- "Ermitas y caminos del Valle de Aramaiona" (1986).
- "Aramaioko udaletxea" (1988).
- "Ayer y hoy del Valle de Aramaiona" (1989).
Bestalde, hainbat artikulu idatzi ditu egunkari eta aldizkarietan.
Patxi Uribarren

Aramaioko Uribarren baserrian jaio zen 1942ko urriaren 31n.
Karmeldarra da eta Bilbon bizi da. Filosofia eta Letretan lizentziatua, Teologian lizentziatua, "Aramaioko toponimia" da bere tesiaren izenburua.
Argitaratu dituen lanak hauek dira:
- "Euskarazko hiztegia" (1986-1990).
- "Sinonimoen hiztegia" (1988).
- "Eskola hiztegia" (1991).
- "Europa hiztegia" (1993).
- "3000 hiztegia" (1996).
- Karmel eta beste aldizkarietan hainbat artikulu eta itzulpen argitaratu ditu.
Bere lanaren eskerrona jasoaz sariak ere jaso ditu, , Bizkaiko eta Iruñako Lore Jokoak (Olerkia-1968 eta 1969) eta Galeria del Libroko Zilarrezko Lauburua (1987), besteak beste.
Mariano Errasti Ugarte

Azkoaga auzoko Induspe baserrian jaio zen, baina bere bizitzaren parterik handiena Aramaiotik urrun igaro du. Erlijiosoa, frantziskotarra, misiolaria eta poeta da.
1950ean apaiz egin zen eta kazetaritza ikasi zuen Erroman. Kubara joan zen eta bertan, kazetari lanak egin zituen. Handik Puerto Ricora abiatu zen, baina ez kazetari moduan lan egiteko. Apaiz moduan ibili zen indigenei lagunduz. Handik Errepublika Dominikarrera joan zen bere laguntza txiroei eskaintzera.
Hainbat liburu eta poesia idatzi ditu:
- "En la Habana ha muerto un turista".
- "América Franciscana", bi liburuki.
- "Viaje al otro Caribe".
- "Templo abierto al sol".
- "Los primeros franciscanos en América".
- "Eguzkilore"; bere ume garaiko esperientzia kontutan harturik idatzi du.
Pedro Pujana (1915-2001)

1915eko ekainaren 29an jaio zen, Olaeta auzoko Kortazarrena baserrian.
1944an apaiz egin zen eta euskararen alde lan eginez, 1979an Euskaltzain Urgazle izendatu zuten eta ondoren (1995), Ohorezko Euskaltzain. 2000 urtean, Bilboko Liburu Azokak omendu nahi izan zuen eta Urrezko Luma saria eman zion.
Bere lanen artean ditugu ondokoak:
- "Euskal aditza bizkaiera" (1970).
- "Aitortu......zer dala-ta?" (1972).
- "Bateoa" (1973).
- "Olaetako euskal aditza" (1978).
- Bizkaiko Forua euskaratu zuen eta baita Gernikako Juntetxeko areto nagusian dauden esaldiak ere.