Bisita gidatuak
Bisita Gidatuak 2008 - Arte eta Naturaz blai
Zuiako koadrila ekialdetik mendebaldera zabaltzen diren zenbait udalerrik osatzen dute; Aramaio, Arrazua-Ubarrundia, Legutiano, Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuia.
Larre leun, kondairaz beteriko basoak, baserriak eta dorretxeak, errotak eta baselizak harmonia bizian... . guregana etorriko dira mendeetan zehar gorde diren historia, eta kondaira ezberdinak kontatzeko.
Arabako iparraldean kokaturik, Gorbeia zein Urkiolako mendi-hegalen artean, ohiturek eta tradizioek bizirik diraute, leku anitzetan euskarari eusten.
Hamaika ibilbidek, urtegi artifizialek, ibaiek, antzinako aztarnak utzi dizkiguten kobazuloek, botanika nahiz paisaia-interesa duen landarediak, eta bere barnean bizilekua aurkitzen duten animalia ugarik, beti bere edertasunagatik liluraturik irtengo zaren txoko ikusgarri batez parte hartzen dute.
2008ko ibilbideak:
Bisitatzen diren lekuak
Bisiten egunak
Informazio gehiago
Liburuxka (pdf, 1,6mb)