castellano |  Web map  
 
 BISITATU  You are here:   Sarrera »  Kontrastedun herria »  Eraikuntzak
Eraikuntzak
Mendiak
Auzoak
Zuiako koadrilako ibilbideak
Bisita gidatuak

Eraikuntzak

Aramaio leku zoragarrian kokatua dago. Inguruneak lagundurik, baserri eta gainontzeko eraikuntza batzuk ere balore handia dute. Ain zuzen ere, badaude Aramaion bi eraikuntza, monumentu arkitektoniko bezala izendatuak daudenak:



Alde batetik, Aurtolako burdinola dago. Olaeta auzunean kokaturiko burdinola hau eta orain egoera txarren dagoenez, berrikuntza lanak egiteko dira.



Bestalde, Azkoaga auzoan dagoen Salturri baserria ere monumentu izendatua dago eta hau ere berritzekotan dira.

Monumentu izateko proposatuak daudenen artean, baserri, eliza, ermita eta errotak ere aurkitzen dira. Gainera, arkitektura aldetik ez ezik, arkeologikoki ere balore izan dezaketen lekuak ere badira. Hauen artean, lehen gazteluak egoniko lekuak, dolmenak eta Murugaineko herrixka.

Inguruetako mendien magaletan kokatuak dauden ermita eta txabolek xarma berezia dute eta bisita polita egin daiteke, hauetariko batzuk ikusiz. Auzoak ere elkarrekin lotuak daude eta merezi du bueltatxo bat emateak:

  • Etxaguen auzoan, errota bat dago eta orain urte batzuk zaharberritu egin zuten. Horretaz gain, eliza ere oso berezia da eta parean duen Uribarren baserriak, aranean beste inon ikusten ez diren ezaugarrik ditu.
  • Gantzaga auzoko eliza oso berezia da eta Aixolakoa ere bai.
  • Olaeta auzoan, ingurunea zoragarria da eta hara joateko, Kurtzetako gaina igaro behar da. Mendate honetatik, bailara osoaren ikuspegi zoragarria dago.

Hauetaz gain, herriari bizitasuna ematen dioten taberna, jatetxe eta nekazal turismoko etxeak ere merezi dute aipamena, kalitatezko zerbitzuak eskaintzen baitituzte.

Beraz, Aramaio herri txiki da, baina xarma handikoa eta bisitatzea merezi duena.