castellano |  Web map  
 
 BISITATU  You are here:   Sarrera »  Kontrastedun herria »  Zuiako koadrilako ibilbideak
Eraikuntzak
Mendiak
Auzoak
Zuiako koadrilako ibilbideak
Bisita gidatuak

Zuiako koadrilako ibilbideak

Zuiako koadrila ekialdetik mendebaldera zabaltzen diren zenbait udalerrik osatzen dute; Aramaio, Arrazua-Ubarrundia, Legutio, Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuia. Larre leun, kondairaz beteriko basoak, baserriak eta dorretxeak harmonia bizian?.

Arabako iparraldean kokaturik, Gorbeia zein Urkiolako mendi-hegalen artean, ohiturek eta tradizioek bizirik diraute, leku anitzetan euskarari eusten.

Hamaika ibilbidek, urtegi artifizialek, ibaiek, antzinako aztarnak utzi dizkiguten kobazuloek, botanika nahiz paisai-interesa duen landareriak, eta bere barnean bizilekua aurkitzen duten animalia ugarik, beti bere edertasunagatik liluraturik irtengo zaren txoko ikusgarri batez parte hartzen dute.

Urtegien ibilbidea

Ullibarri-Ganboa nahiz Urrunaga urtegietan, non besteen artean Zadorra ibaiak bertan bere urak isuritzen dituen, aisia, kirola zein erlaxarekin zerikusia duten ekintzak areagotu egin dira. Gorbeia eta Urkiolako parke naturalen artean kokaturik, horiek, Arrazua-Ubarrundia, Legutio eta Aramaioko udalerriak babesten dituzte, non Albinazo urtegiak, Urrunaga urtegira doan isurialde txiki bat azpimarratzen duen.

Inguruak eratorri herrikoia duen patrimonio batez gozatzeko aukera eskeintzen digu, hala nola Zurbanoko herrixkan, non hamaika jauregi-etxe, XVII-XVIII. mendekoak gehienak, Basterra, Otalora, Isunza zein Iriarte familia poteretsurenak, Arabako Lautadako landa-baserri tipoligia ezberdinarekin batera hazi ziren historian zehar.

Ullibarri-Ganboan, urtegiaren inguruan sortu diren ekipamendu eta atseden zein astialdietarako zerbitzuak ugariak dira, hala ere, bere izenak argi erakusten digu, zerikusi handia izan zuela Ganboatarren nahiz Oņaztarren arteko ertaroko gatezken agertzean.

Legution, zonaldeko buru izanik, erdi aroko hirigune zaharra, isolatuta dauden baserri dotoreak eta Urrunaga urtegiaren inguruan, konpara ezinezko leku honetan, aisialdirako parkeen artean, industria sendo bat finkatzen dela antzematen dugu.

Aramaio edota Alfontso XIII.ak adierazi zuen moduan ?Suiza txikia?, Arangio mendilerro zein Urkiola parke naturaletaz inguraturik, elizate ezberdinek atlantiar tipologia duten baserri zuri eta ederrak, dorretxeen aztarnak, historioak eta kondairak landa-paisaia eder batean ezkeintzen dituzte.

Dorretxeen ibilbidea

Gorbeiako inguruetan, Arabako mendizaleen ohiko biltokian, haritz, Pago, zein beti berde irauten duten larren artean, Zuia zein Zigoitiako udalerriak zabaltzen dira, non aitzin-aitzinatik leinu garrantzitsuen sorterria izan den. Horrela interes artistiko zein historiko nabarmena duten jauregi txiki eta dorretxeak eraikitzen dira. Hor, gizakia paleolito-garaiatik bizi delako aztarna ugari aurkitu da, eta ertaroan kostalderuntz zihoan behar-beharrezko pasagunea bihurtu zen.

Elosu: Bertan, Euskal Bustingintza museoa ikusteko parada izango dugu, Ollerias auzoan aitzinako bustigintza errekuperatzeko dagoen proiektua hain zuzen ere.

Manurga: Gorbeiako mendihegaletan dagoen muino eder batean kokatzen da. Zigoitiako herririk garaiena dugu hau. Bere baserria aitzinako dorre eta jauregien artean altxatzen da, hala nola Fresno Markesaren ?Berastegi jauregia?, Prudentzio Maria Berastegiren jaiotetxea.

Murgiak, Zuia haraneko burua da, zonaldeko zerbitzu gehienak eskeintzen ditu; erakusketa, hitzaldi, zein lehiaketa ezberdinen erdigunea da. Ezti aren Museoa (Oregi etxea), haraneko erlaizantzaz arduratzen da, udaletxea, euskal udaletxeen adibide ederra dugu, eta kultura-ekintzetarako egokiturik dauden zenbait jauregi.

Bitorianok: Oroko arkaitzpean, gaur egungo zein aitzinako etxe eta dorretxe multxo ikusgarria aurkesten digu. Honek iraganean igaroleku eta haraneko babesleku bezala erabili zela adierazten digu. Agirretarren jauregia, babes-elementurik gabekoa, eta XVI. Mendeko baserri batzuk 600 metrotako altuera batean kokatzen dira, udalerriko baxuena.

Letona: Puzergan muinoaren hegaletan kokaturik daukagu. 871. urtean Letonnu izenaz aurkitzen dugu. Hegoaldeari begira, Letona-Hurtado de Mendzatarren dorreak erdi aroko babes dorreen elementuak zaintzen ditu.

Ur jauzien ibilbidea

Urkabustaiz mendebalderuntzago dagoen udalerria dugu. Gorbeiako mazizoa, Orduņako harkaitz eta Koartangoko haranaren artean kokaturik aurki dezakegu. Monumento megalitikoak, trikuharriak, tumuloak eta Otsoak harrapatzeko ?Lobera? izeneko antzinako tranpak, Gibijo mendilerroan dagoen bezalakoarekin topo egin dezakegu. Historiaurreko jatorria duten horiek, gizakia aitzin-aitzinatik lurralde hauetan bizi izan dela argi erakusten digu.

Abornicano: Kuartatangorako igarobidetik hurbil, Urkabustaizko hegoalderaino hurbiltzen gaituzten erromatar garaiko bide, herri eta aztarnen berri ugarirekin topo egingo dugu. Harlangaitzez egindako baserriek, Baias ibaiaren ondoan altxatzen diren erdi aroko zubi eta galtzadetan barneratuko gaituzte.

Izarra, Ycarza izenarekin jada XII. mendean agertzen zaigu. Bi herrigune aurkezten dizkigu; Bata zaharra, ?Herria? ezizenez ezaguna, bere baserri dotoreen sakabanaturiko kokapenarekin, eta auzo berria edota ?Geltokia?, XIX. mendean jaioa, trenbidearen inguruetan jaio zelako, horrela ezaguturik.

Goiuri, Altube ibaiatik doan haran zabal eta hostotsua dugu berau. Ibai honen sorlekuan dago Goiuriko urjausia, 100 m-tik gorakoa, eta bertatik izugarrizko ikuspegiez goza daiteke Altubeko pagodirantza edota Gorbeiako mendigunerantza begiratuz gero.

Beluntza: San Pedro bere elizaren dorrea, itxura ederrekoa, inguru honetatik ibili ohi den ibiltari zein mendizaleentzat erreferentzi puntua da. Elizaren aztarna erromaniko ugariak azpimarratu beharrean gaude.

Bere inguruetan Oiardo edo Uzkiano bezalako herrietan herri-arkitekturan egindako betiko baserri zoragarri zenbaitsu ikusteko aukera dugu. Lurralde honetako erromanikoaren adierazpen ederrak ikusteko parada eskaintzen digu, modu berean artisau-produktu ezberdinak.